Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

almidoitu, almidoi(tu), almidoitzen (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi; orobat almidoiztatu ETCn 52 agerraldi eta almidonatu ETCn 6 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian almidoitu agertzen da) 1 du ad ehunak almidoiarekin zurrundu. ik almidoiztatu; almidonatu.

Pazko astelehenean, Joseph Gimmertoneko feriara joan zen ganadu batzuekin, eta, arratsaldean, ni sukaldean ari nintzen arropa zuria almidoitu eta lisatzen. ETC-literatura, saiakera   Gailur ekaiztsuak, Emily Brontë (Irene Aldasoro), Erein-Igela, 2017

Erizain uniforme zuriak hain zegoen almidoituta ezen karrax egiten baitzuen korridorean barrena presaka zebilenean. ETC-literatura, saiakera   Litxarreroak, Thompson, Jim (Miel A. Elustondo), Igela, 2013

2 (era burutua izenondo gisa)

Kanbraiko oihal almidoituaren zatiak esanahi argia behar luke. ETC-literatura, saiakera   Roger Ackroyden hilketa, Agatha Christie (Ainhoa Eder), Igela, 2004

Weierstrassen aurpegi zurian pentsatu zuen, Clarak buruaren azpian goiz hartan bertan jarriko zizkion buruko almidoituak bezain zuri. ETC-literatura, saiakera   Zorion handiegia, Alice Munro (Nagore Tolosa / Naroa Zubillaga / Aiora Jaka / Itziar Otegi), Meettok, 2012

Emakume bat agertu zen berehala -zerbitzaria, zer esanik ez-, aurpegiera hotza, eskumutur gogortuak eta modaz pasatako kapela jaso almidoitu zuria soinean. ETC-literatura, saiakera   Piztiak hil behar du, Day-Lewis, Cecil (Estibaliz Lizaso), Igela, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus