Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alderantzikagarri (corpusean ez dago; ETCn 152 agerraldi) izond alderantzika daitekeena. ik itzulgarri 4; alderanzgarri.

Fisika zaharrean, hiru bider bi sei da eta bi bider hiru sei da, proposizio alderantzikagarriak dira.  ETC-literatura, saiakera   Sunset Park, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2010

Distantzia hori polinukleotido kate luzatu baten nukleotidoen arteko luzerari dagokio gutxi gorabehera, eta DNAn egongo balitz zuntz alderantzikagarri hedaezinak emango lituzke.  ETC-literatura, saiakera   Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

L=K1 instrumentu ditugun kasuan, karratua eta alderantzikagarria izango da Z (X matrizea, eta, beraz, nabarmen sinplifikatzen dira AI zenbateslerako (8.16) adierazpenak eta kobariantza-matrizea:  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

Hala, elementu diagonal nulu edo oso txiki bat agertzen denean, elementu hori hurrengoarekin elkartu daiteke 2 (2 bloke alderantzikagarri batean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Dena dela, birformulazio mota bietan gertatzen da menderakuntzazko erlazioa, baldin birformulakizuna eta atal birformulatzailea alderantzikagarriak ez badira eta, beraz, diskurtsoaren jarraipenerako atal birformulatzailea jotzen bada baliozkotzat.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014

Bai subjektu eta bai objektu guztiak izaki bizidunak ziren, eta alderantzikagarriak (reversible) ziren: subjektuak objektu izan zitezkeen eta objektuak subjektu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 96 zbk., , UEU, 2016 - urtarrila-martxoa

Uzkia alderantzikagarria daukate, mehatxatuak ikusten direnean kirats jasanezina botatzeko gai izanez.  ETC-entziklopedia   Azkonar eztijale, Wikipedia

Aurretik aipatu den bezala, hidrogelak urarekin puztu egiten dira, eta puzte hau alderantzikagarria da.  ETC-entziklopedia   Hidrogel, Wikipedia

Itzulpen prozesua ez da beti alderantzikagarria; testu batek itzulpen desberdin ugari izan ditzake.  ETC-entziklopedia   Skopos teoria, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus