Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingurugiroa babesteko hitzarmen internazional aldeaniztunak aplikatzeko eta betetzeko kontrol-mekanismoak eta hauen bilakaera azken ehun urteetan. ETC-literatura, saiakera Alter ero, Bertol Arrieta, Susa, 2012
Estatu zibila eta legea, batetik, eta diziplina (patriarkala), bestetik, ez dira bi botere-modu, baizik eta patriarkatu modernoko menderakuntza-egitura konplexu eta aldeaniztunaren bi alderdi. ETC-literatura, saiakera Kontratu sexuala, Carole Pateman (Maialen Berasategi Catalán), Jakin / Elkar, 2018
Ezinbestekoa da aldebakarreko begirada, poliki-poliki, partekatua eta aldeaniztuna den begiradarekin osatzea. ETC-prentsa Berria, 2006-09-15
Zinema ez da aldeaniztun artista daniar horrek lantzen duen alor bakarra, baina. ETC-prentsa Berria, 2007-05-09
Akordioak, halaber, krisiaren astinduari aurre egiteko beste 815.000 milioi euro utziko ditu erakunde aldeaniztunen eskuetan. ETC-prentsa Berria, 2009-04-03
Gure iritziz, elkarrizketa horiek aldeaniztunak beharko lirateke izan. ETC-prentsa Berria, 2010-09-24
Gure poeta oiartzuarraren lanaren emaitza sakonagoa da, aldeaniztunagoa, baina esku artean dugun album honek ere bere dohainak baditu. ETC-prentsa Berria, 2018-03-04
Munduko instituzio aldeaniztun eta nazioarteko instituzio ugari ere horretaz jabetu dira, eta horrela adierazi dute beren txosten eta informazio-iturrietan sarri. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekonomia eta iraunkortasuna, Iker Etxano Gandariasbeitia, UEU, 2015
Hala ere, esan bezala, Rioko bileran ateratako puntu positiboenetakoa izan zen "jarduketa aldeaniztunaren beharra eta egokitasuna berrindartzea, ingurumen-erronka globalei aurre egiteko unean". ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 103 zbk., , UEU, 2017 - urria-abendua
Horien ordez, AEBk muga-zergak murriztea erabaki zuen, baina beste herrialdeek gauza bera egiten bazuten bakarrik (merkataritzaren liberalizazio aldeaniztuna). ETC-zientzia, zuzenbidea Historia ekonomiko globala. Sarrera labur bat, Robert C. Allen (Maria Arruti / Ane Goenaga), EHU/UPV, 2018
Herrialde guztietan nekazaritza-ekoizpenari arreta handiagoa sustatzea eta horretarako ahalegin nazional, aldebiko, aldeaniztun eta gobernuz kanpoko ahalegin handiagoa egitea. ETC-entziklopedia Elikaduraren Munduko Eguna, Wikipedia
Dena dela, antzerkitik kanpo, idazle aldeaniztuna izan zen eta genero zein gai desberdinak landu zituen. ETC-entziklopedia Jean Bodel, Wikipedia
Bigarren Mundu Gerraz geroztik, hainbat hitzarmen aldeaniztunek merkataritza arauketaren egitura global bat sortzen saiatu dira. ETC-entziklopedia Kanpo merkataritza, Wikipedia
Water Conflict Chronologyk dio estatu barruko arazoek uraren inguruko gatazkak areagotzen dituztela eta nazioarteak horiek ebazteko erabili ohi duen moduak, hitzarmen aldebiko eta aldeaniztuna esaterako, ez direla eraginkorrak. ETC-entziklopedia Ur-baliabideen inguruko gatazka, Wikipedia