Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahikoa plural dira ditut, nituan, gara, dira, eta ez dute beste gehigarririk behar. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 202. orr.
Plural mugabe xelebre hori nor kasuan ez ezik, ager zitekeen beste batzuetan ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 82. orr.
Plurala osatzeko, berriz, -zki aukeratu zen (zaizkit, ez zaitzit / jataz). Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 171. orr.
NORK pluralean -ek erabiltzea onartu zen: mendiek dute (ez mendiak). Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 155. orr.
Pluraleko akusatiboaren kasuan ere, oso antzekoa da gertatutakoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 193. orr.
Zelanoko Tomasek pluraleko lehen pertsona erabiltzen du [...] lan-talde baten ordezkari modura ariko balitz bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 275. orr.
Singularra eta plurala bereiz ditzakeen edozein gramatikak badu nahikoa indar, pasiboak izen sintagmen lekualdatzea agintzen duela erakusteko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 112. orr.
-Agendetan zer izen agertzen ziren jakin nahi zutela erran nahi duk? -nahita erabili nuen plurala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.
Oraingoan zuk erabili duzu, nahita, babes-sare bezala, plurala. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 126. orr.
Plural guztiak nola-halako interes eta zimarkuen "eraikuntzak" dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.
Oro har, ez da singularreko lehenbiziko pertsonan idazten (uste dut...), plural maiestatikoan [...] baizik (uste dugu...). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.
Eta ez ginela diodanean, ez naiz ari Aita Santuaren plural maiestatikoan, anaia Juan eta bion izenean baizik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 21. orr.
Globalizazioak hazkunde plural batera eramango gaitu, guk horra bideratzen badugu. Berria - Gaiak 2004-03-25
Aitzinatu behar dugu izatearen esanahi pluralak batasuna ere barneratzen duela esentziaren printzipioaren medioz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.
Gaur egungo teknologia berriek irakurketa pluralak bideratzeko eta sustatzeko aukerak eskaintzen dituzte... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 410. orr.
Nazio plural batean bizi gara. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Gizarte plural batean erlijioak berak eskatzen du laikotasuna, eta hori bultzatu nahi dugu. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Gobernuko gehiengoaren itxura bera izanen du "Angelu gure hiria" lemaren pean presentatzen den zerrenda pluralak. Herria 2001-02-01
Hizkuntz eskubideak bermatzeko «mahai plurala» nahi du Aralarrek. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Bakerako bidean ekimen plural eta independenteen beharra dago. eragile desberdinen arteko eta mugarik gabeko elkarrizketa da erarik egokiena «akordio plural eta demokratiko» batera iristeko. Berria - Euskal Herria 2006-03-18
"Demokrazia erradikal eta plural" baten diskurtsoaz baliaturik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.
genitibo plurala (3); nafarroa plurala (3); plurala erabili (3); plurala osatzeko (4)