Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldameneko iz aldamenean bizi den pertsona. ik aldamen 3.

Hamaiketakoa egin genuen bidean, oroitzen naiz txakurkumeak jaten ari zirela gure aldamenekoak sagardotegian, hala esan zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.

Aldamenekoek antzeko aparatu bat zuten, eta gaueko hamaikak aldera pizten zuten, gurasoak oheratzen zirenean hain zuzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 15. orr.

Behin mahai-inguru batera joan nintzen eta aldamenekoek, gizonezkoek, ez zuten uste ezer funtsezkorik esan nezakeenik haurdun nengoelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 211. orr.

Aldamenekoren batekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

Bat-batean, aldamenekoari kargu hartu zion; bere ustez, nahita zapaltzen baitzizkion oinak, bidaiariak igo edo jaisten zirenean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus