Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitorpen (ETCn 7.503 agerraldi) 1 iz aitortzea; adierazpena. ik aitormen.

Zoriontasuna mutua da, eta ez da bere baitarik mintzo; horregatik ditu baitezpadakoak aitorpena eta deklarazioa (esana behar du izateko): norbait jesuita edo ezkertiarra dela ikusten ez den bezalaxe, zoriontasuna ere ez da kanpotik ikusten, aitorpenik behar ez duen zinezko poza ikusten den bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Primeran portatu zara, eta mila esker, beraz -bostekoa eskaini zion aitorpenari solemnitatea erakusteko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 124. orr.

Maitasun bihotzeko eta zinezko baten aitorpena, hitzekin lan egiten ohiturik dagoen batek hitz bakoitza ongi neurtu eta pisatu ostean idatzia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

Barne-hustutze bat izan zen, adio gisako aitorpena, askori kriptiko iruditu arren niri gogoan iltzatuta geratu zitzaidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.

Min eman zion Tomen aitorpenak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 125. orr.

Hainbat idazleren aitorpenek ere sendotu egiten digute ustea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

Ez dirudi gauza desegokia, hala ere, gogora ekartzea nola bi pertsonaren aitorpenek [...] bete-betean berretsi zituzten, ez bakarrik ondorio orokorrak, aitzitik, baita ondorio hori iristeko erabili ziren hipotesi nagusi guztiak ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.

Orduan, aitorpen hau egingo duzu Jaunaren zeure Jainkoaren aurrean: "Nire aita nora ezean zebilen aramearra zen. Berekin lagun-taldetxo bat besterik ez zuela, Egiptora joan eta etorkin bezala bizi izan zen han.  Elizen arteko biblia   Dt 26,5

Lasaiago geratu zen aitorpena egin ondoren, elkarrekin hitzemanda baitzeuden inoiz ez joateko, ezta indarrean ere, Burgosera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 13. orr.

Atzera eragiten zidan [...] gizasemeoi besotik heltzeko zuen era belaxka eta bigunak eta, batez ere, esana dut lehen, aitorpenak egiterakoan aurpegia hurbiltzeko zuen ohitura nardagarriak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Harrigarria iruditu zitzaidan bat-batean ezezagun bati horrelako aitorpena egitera ausartzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Hala nindian ni, lotan, anaia baten eskuak biziaz, koroaz, erreginaz, bet-betan peitu, neure bekatuaren lore-loretan ebakia, elizakorik, prestaketarik, oliodurarik gabe, aitorpenik egiteke, nengoen-nengoenean igorria, neure huts guztien zamarekin, kontu ematera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

Torturapean egindako aitorpenak ez du balio.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Itaunketak alferrikoak dira, delituaren aitorpena alferrikoa den bezala, beste froga batzuek baieztatzen dutenean erruduntasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.

Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena.  Elizen arteko biblia   Lk 7,18 tit

Orduan barre egiteari utzi nion, eta ulertu nuen soilik torturaren bidez lortuko nuela mertzenario saldo haren aitorpena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.

Ez zaio inori heriotza-zigorrik ezarriko bi edo hiru lekukoren aitorpenaz izan ezik; ez da aski lekuko bakarraren aitorpena.  Elizen arteko biblia   Dt 17,6

Saul kendu eta David jarri zuen errege, eta aitorpen hau egin zuen honetaz: "David, Jeseren semea, aurkitu dut neure gogoko gizon; nik nahi guztia egingo du honek".  Elizen arteko biblia   Eg 13,22

Ez da, gainera, garrantzi gutxikoa -urtebete eta sei urte arteko kartzela-zigorra-, baina beste zerbaitek kezkatzen zaitu batez ere: armak bitarteko, orain arteko aitorpena desitxuratuta gelditu litekeela.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 261. orr.

Eta zuek, hain zuzen, gure aitorpena sinetsi zenuten.  Elizen arteko biblia   2 Ts 1,10

-Izenpetu al duk aitorpena?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 267. orr.

Hala zioen aitorpenean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

Maniobra politiko berbera ikaragarri arrakastatsua izan zen beste barbaro batzuek zertu zutenean, aldi berean beren erlijio-fedearen aitorpenean akasgabeak izateko argitasuna edota zori ona izan zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

2003ko uztailaz geroztik 385 milioi euroren iruzurra atzeman du BEZ zergaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren aitorpenetan.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

PFEZren eta BEZ zergaren aitorpenei egotzi dizkiete irregulartasun gehienak.  Berria - Ekonomia   2004-11-05

Egin berria duzun aitorpena dabilkizu bueltaka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 69. orr.

Denborak zure kontra joka lezake, eta agerian gera liteke aitorpenaren barren faltsua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 262. orr.

Ez onartu arduradun baten aurkako salaketarik, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz ez bada.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,19

-Aitorpenak, aitorpena zor.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 98. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere soinekoa gustatzen zitzaidala esan nion, hori izan zen nire aitorpenik pertsonalena, eta berak irribarre egin zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 93. orr.

Arloteak, ordea, aitorpen garrantzitsu bat egitera datorrela azaldu du eta ezinbestez komisarioaren aurrean egitekoa dela gaineratu.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 72. orr.

Esaldia -merezi du aitorpen publiko bat- Joxe Landarena da, eta Egin egunkarian agertu zen 1998ko San Juan bezperan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

aitorpen alkoholikoen zurrunbiloan sartu ginen ohartu orduko, whiskiaren laguntza estimatuaz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 281. orr.

Dupinen iradokizunei jarraituz, aitorpen idatzien azterketa xehe-xehea egin nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.

Nik ere aitorpen bera egin nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.

Negar zotinka hasi zen aitorpen gogorraren ondoren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 168. orr.

Aitorpen koherentea egin diozu; ez duzu uste zure antzezpenak susmorik eragin dionik orain arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 256. orr.

Ez zirudien oso jota zegoenik gure aitorpen bat-batekoa entzunda.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.

Behingoz eguzkitako betaurrekoak erantzirik, eta berealdiko aitorpena egiten arituko bailitzan, esan dit: "Azkenean Mendebaldea ikusteak deabruzko urduritasuna sortzen dit".  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Julen abailduta dago, eta polizia etxean izugarrizko aitorpena egin balu bezala dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 198. orr.

Konbertsio-hasiera hartako eskaria ("emadazu fedea, itxaropena, maitasuna") esker oneko aitorpen bilakatu zaio: "Zu zara gure itxaropena, zu zara gure fedea, zu zara gure maitasuna".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enrikek inoiz ez zuen egiten aitorpen kutsuko adierazpenik.     «Kuskue tanden», 2004 - 144. orr.

Hori ere aitortu behar dizut, lorez eta arantzaz osaturiko aitorpen-sorta honetan: ederrak ziren zure gutunak, erromantizismoaren gozoa zinismo-tantaren batekin ozpintzen zutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 18. orr.

Egun hura, beraz, aitorpen eguna izango zela erabakia zuen goizetik, bere barneko gauzak, azkenaldian gertatu zitzaizkion guztiak, Maddaleni aitortzea erabaki baitzuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 220. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

238.198 errenta aitorpen aurkeztu dituzte momentuz Nafarroako zergadunek, hau da, iaz baino %9 gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

James Packer kontulari erretiratua zen, baina oraindik ere egiten zizkien errenta aitorpenak lehengo zenbait bezerori, Eta zer adierazi nahi digu "egoera kafkiano" bat bizi izan duela dioskunak?: haren errenta-aitorpenaren paperak bizpahiru egunez galdutzat eman dituztela, ziur aski.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 79. orr.

Zerga aitorpena zehatzago egiteko eskubidea beharko genuke, bai.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 107. orr.

Arerio bati egindako beste ohore-aitorpen bat gogoratzen zait Lawrence-ren Seven Pillars of Wisdom obraren amaierako kapituluetatik; Lawrence-k alemanen aitzinoste baten adorea laudatu eta honela dio: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Fede-aitorpen bat idatzi zuen torturei ihes egiteko, baina idatzi ondoren, osasun egoera negargarriak ez zion sinatzen utzi.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Eskatu gabeko azalpena erru aitorpen garbia izan ohi da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.

Ez zian maitasun-aitorpenik egiten han, kezkarazteko moduko aitorpen erabat tolesgabeak baizik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 174. orr.

Orduan jakin nuen nik Monika betiko galdua nuela eta atera nintzen komisariatik, bere etxean idatzirik utzi nuen maitasun aitorpena desegiteko asmoarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 115. orr.

5 aitortza.

Izan ere, penitentziaren auzitegi misteriotsuan sakramentuaren parte nagusia izaten da bekatuen aitorpena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 55. orr.

Tutik ez duzu oraingoan harengandik espero, ez bada zure bekatuen aitorpena adi dezala eta haien barkamena eman diezazula.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 175. orr.

6 errenta aitorpena.

Aitorpena egitera behartuta daude 8.500 eurotik gorako diru sarrerak izan dituztenak.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Aitorpenen %85 izango dira autolikidazioak.  Berria - Ekonomia   2006-05-03

352.000 gipuzkoarrek baino gehiagok atera beharko dituzte kontuak, baina ogasunak aurreratu duenez, hiru laurdenek baino gehiagok hartzeko aitorpenak izango dituzte (271 milioi euro itzuliko ditu ogasunak).  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Orotara, herrialdeko 1.285 bulegotan egin ahal izanen da aitorpena.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Iruarrizagak jakinarazi zuenez, 529.321 aitorpen espero dituzte: 431.111 lirateke itzulketak, eta 98.210 positiboak.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

Aitorpena berandu igorri dutenek isuna pagatu beharko dute.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Guztira, 74.309 gipuzkoarrek jaso dituzte aurre-likidatutako aitorpenak, eta honezkero, %65ek baiezkoa eman diote.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Borondatezko aitorpena egiteko aldia joan den ekainaren 15ean amaitu zen, "eta, beraz, Ogasunari dagokio orain neurriak hartzea", azpimarratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Hiru laurdenek itzultzeko aitorpenak izango dituzte (1.008 euro, batez beste), eta ordaintzekoak gainerakoek (1.521 euro).  Berria - Ekonomia   2006-04-08

· Horiek, ados egonez gero, aukera dute telefono dei soil baten bidez, nahiz Internetez adostasuna azaldu eta errenta zergaren aitorpena egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Epetik at 155 ondare aitorpen jaso ditu Gipuzkoako Ogasunak.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

7 zerga aitorpen

Zerga aitorpena zehatzago egiteko eskubidea beharko genuke, bai.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 107. orr.

Elizak, ordainean, agiri bat helarazten die etxera eta horrekin diru kopuru hori ken dezakete zerga aitorpenetik.  Berria - Harian   2006-01-19

Jendeek bere aldetik, egin duten emaitza zerga aitorpenean sartzen dute eta dagokien apaltzea egiten zaie horrela.  Berria - Harian   2005-12-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitorpen bat (17); aitorpen bat egin (4); aitorpen egingo (3); aitorpen espero (3); aitorpen hau (12); aitorpen honek (6); aitorpen hori (7); aitorpen horrek (3); aitorpen jaso (3); aitorpen kopurua (3); aitorpena da (6); aitorpena egin (12); aitorpena egitean (9); aitorpena egiteko (9); aitorpena egiten (6); aitorpena egitera (6); aitorpena ere (3); aitorpena eta (5); aitorpena ez (3); aitorpena lortzeko (4); aitorpenak egiteko (4); aitorpenak egiteko (4); aitorpenak ere (3); aitorpenak ere (3); aitorpenak ez (4); aitorpenak ez (4); aitorpenaren bidez (3); aitorpenaren kanpaina (3); aitorpenekin hasita (3); aurkezturiko aitorpen (3); aurkezturiko aitorpen kopurua (3); autodeterminazio eskubidearen aitorpena (3); baten aitorpena (5); bekatuen aitorpena (4); beste aitorpen (3); buruzko aitorpen (3); dute aitorpena (3); egin zidan aitorpena (3); egindako aitorpenak (4); egindako aitorpenak (4); errenta aitorpen (4); errenta aitorpena (28); errenta aitorpena egitean (9); errenta aitorpenak (8); errenta aitorpenak (8); errenta aitorpenaren (9); errenta aitorpenaren kanpaina (3); errenta aitorpenean (5); eskubidearen aitorpena (3); eta aitorpen (12); eta aitorpena (6); eta aitorpenaren (3); euskal herriaren aitorpena (3); fede aitorpena (3); haren aitorpena (3); herriaren aitorpena (3); hiru lekukoren aitorpenaz (8); horren aitorpena (3); lekukoren aitorpenaz (9); maitasun aitorpenik (3); mentxakaren aitorpena (3); nire aitorpena (5); zidan aitorpena (3); zuen aitorpena (4); zure aitorpenak (3); zure aitorpenak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus