Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hura ez zen pozten amaren eta aitaordekoaren arteko konponezinekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.
Hura ez zen pozten amaren eta aitaordekoaren arteko konponezinekin. aitortzea, adierazpena. ik aitorpen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.
Aitormena, justizia eta bakea nahi ditugu. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Legeak zentzu bikoitza izango du: batetik, biktimei diru laguntzak emateko, eta bestetik, biktimei aitormena, damua eta justizia erakusteko. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Ez naiz luzamendutan ibiliko: gaurkoa aitormena izango da, aurkezpena baino gehiago. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 183. orr.
Hiltzaile baten aitormena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 5. orr.
Mendekostez 45 haurrek egin dute beren fedearen aitormena Hazparneko elizan. Herria 2001-06-07
Liztor baten ziztada batek bezala suspertu ninduen aitormenak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.
Imajinatzen nuen aitormenak hunkituko zuela. Mat?as M?gica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 166. orr.
Aitormen batzuk izan ziren, gertatutakoen ezagutza bat, eta errudunak ere seinalatu ziren. I?aki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.
Entzun nire bihotzaren aitormena, eta har itzazu amodioaren musurik amoltsuenak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 217. orr.
36ko Gerran fusilatu, desagerrarazi eta errepresaliatuen aldeko aitormen eta erreparazio moralari buruzko adierazpen instituzionalaren proposamena onartu edo ez eztabaidatu behar baitzen. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Denbora asko pasatu da eta 1936ko gerrako historiako protagonista asko hil dira, eta ezin izan dituzte ezagutu gizartearen konpentsazioa eta aitormena. Berria - Harian 2005-07-19
Indarkeriaren bidea argi eta garbi gaitzesten duen aitormena. Berria - Mundua 2004-05-05
Aski da, beraz, ageriko ekintzaren aitormena egitea zeren isilpean aitortzen baita ere barnekoa; ez da, ordea, nahikoa barnekoaren aitormena egitea, norbait hil nahi izan dela erranez, agerikoa aitortu gabe, hots, nor hura eho dela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.
Kristori buruz egiten dugun aitormena zuen artean sendo finkatu denez, [...]. Elizen arteko biblia 1 Ko 1,6
Guk, beraz, harekin bizi izan ginenok aitormen hau egiten dugu honetaz: anaiak izaten hasi zenetik, eta bere bizitzako denbora guztian, zentzu oneko izan zela anaiekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 556. orr.
Eta guk, Frantziskorekin bizi izan ginenok, aitormen egiten dugu, zerbaiti buruz "honela da" edo "honela izango da" esaten zuenean, hala gertatzen zela hitzez hitz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 594. orr.
Kristori buruz egiten dugun aitormena zuen artean sendo finkatu denez, [...]. Elizen arteko biblia 1 Ko 1,6
Aldatu ezean, ez dut aitormena sinatuko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 261. orr.
Jakizu bigarren gutun hori atxikia dudala, zer gerta ere, nahiz Jakes aita delako aitormenik ez daukan lehen hark bezain garbi. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.
Irriaz gaitzitua nintzen, baina aitormenaz urgoi. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 87. orr.
Kosme eta Damian santuen parrokiako pisatar batek bere aitormenez baieztatua da kasu hau. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.
Gizonak ezgai eta sentiberatasunik gabeak dira, zer kostako zitzaion Raimundo Silvari aitormenezko hitzerdi irribera bat, min egingo bazion ere, leungarria zatekeen jelosia mingots haren erdian, horixe baita Maria andreak pairatzen duen gaitza, nahiz eta berak ez dakien. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 365. orr.
Aitormen pertsonalaren esparruan areago lerratzea zilegi bazait, ahozkotasunaren kontu honek berealdiko lanak eman dizkidala esan behar dut. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 65. orr.
Ez du aitormen akademikorik nahi. Berria - Gaiak 2004-11-19
Aitari buruz hitz egiten hasita, ohi baino aitormen intimoago bat egin nien: Antjek ere babesleku bat nahi zuen; aitormen latzak intimitatean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.
Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut: [...]. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,13
Zer arraio ote zen musuka ibiltze hori maiteminduta egon gabe ere, amodiozko aitormen polit bat egin gabe ere? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.
Javierrek, ordea, ez zidan aitormen zintzo hura egiteko aukerarik eman, eta keinu egin zion kamareroari hurbiltzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 230. orr.
Hats bakarrean amodio aitormen garratza buhatu zion. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 76. orr.
Esperten artean funtsezko aitormen batetara heltzeko bi urte eta erdi iragan dira, orain auzitegiak ditu gauzak finkatu behar eta deliberoak beti beranta hartzen. Herria 2001-11-08
Xehetasun eta argibide gehiago eskatu nizkion, lehendabiziko aldia baitzen halako aitormen bat egiten zidala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 26. orr.
Zinez doluturik naiz ez baitiezazuket asmo oneko aitormen egiazko hau bozez eskaintzen ahal. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 56. orr.
Antonio Franco El Periodico-ko zuzendariaren aitormen gutuna argigarria da. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Hasiera bateko testua Nik ez dut Ada hil esaldiarekin hasten zen: nire bizitza hondoratu omen duen gertakizun bati buruzko errugabetasun-aitormenarekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak EHNA Euskal Herriko Nazio Aitormenaren aurkako lau helegite aintzat hartu zituen atzo. Eguzki, LAB, Herria 2000 Eliza, Naziotasun Aitormenaren aldekoak. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
Harro-harro uste duzu horditasuna hain luzea izanen dela non gogoetak ez dukeen maitasun aitormena eragozteko astirik? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 112. orr.
Laburbilduz, nire amodio-aitormena egin nahi nion, argi eta garbi, baina kontua behin eta berriz atzeratzen zen, gehiegi. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.
Lege aitormen ezak gure hezkuntza eredua ahuldu eta euskararen berreskuratze prozesua arriskuan ezartzen du. Berria - Euskal Herria 2006-02-10
Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,12
aitormen bat (5); aitormen batzuk (3); aitormen egiten (8); aitormen egiten dugu (8); aitormen hau (9); aitormen hau egiten (7); aitormen hori (6); aitormena egin (8); aitormena eta (3); aitormena izan (4); beren fedearen aitormena (3); eta aitormena (3); fedearen aitormena (22); fedearen aitormenaren (4); ginenok aitormen (4); ginenok aitormen hau (4); herriko naziotasun aitormena (10); izan ginenok aitormen (4); naziotasun aitormena (13); naziotasun aitormenaren (3); nire aitormena (3)