Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitaginarreba (orobat aitagiarreba g.er.) iz senarraren aita emaztearekiko, edo emaztearena senarrarekiko. ik amaginarreba.

Haurrak aitaren etxean bizi ohi direnez, edo han bizi direla jotzen denez -eta, beraz, suhia amaginarrebarekin, aitaginarreba errainarekin edo emaztearen alabarekin-, haien arteko ezkontza lege naturalak debekatzen du.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 168. orr.

Hobeto esanda, aitaginarreba eta errain baten gorabeherak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 186. orr.

Donatienek gutunak idazten ditu lehendabizi, emazteari, amaginarrebari eta poliziari, kartzelan zergatik eta noiz arte dagoen galdezka.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

"Ohore kontua da", esan zion emazteari, ezkondu berritan aitaginarrebak pisu puska hura eskaini eta ezetz esan zuenean.     «Bizia lo», 2003 - 12. orr.

Aitaginarrebak, neskaren aitak, etxean geldiarazi zuen eta bertan egon zen hiru egunez.  Elizen arteko biblia   Epa 19,4

Segurtamena finkatzen ari zen Vianako printzearekin bazuela ikustekorik eta nola XV. mendean printze dohakabe horrek ez zuen eskuratu ahal izan Iruñeko tronua, zor zitzaion bezala, haren aitaginarrebak, Juan II.a Aragoikoak, bortxaz baztertu zuelakotz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

Osabak eta aitaginarrebak lagundu zidaten etxe barruko eskailera igotzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 384. orr.

Txintik ere ez zuen atera bere aitaginarrebak eta amaginarrebak langa kendu zutenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 141. orr.

Unibertsitatean harrera ofiziala egin ziotèn egunean, Montseren aita eta biok bertaratu ginen, aitaginarrebaren lagun katedradun batek gonbidatuta.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 177. orr.

Jainkoaren kutxa harrapatu zietela, bere aitaginarreba eta senarra hilak zirela aditu zuenean, kuzkurtu eta haurra izan zuen, erdiminak etorri baitzitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,19

Jetrok, Moisesen aitaginarrebak, etxean jasoak zituen Moisesek bere ondotik bidali zituen Tzipora emaztea.  Elizen arteko biblia   Ir 18,2

Anas, urte hartako apaiz nagusi Kaifasen aitaginarreba zen.  Elizen arteko biblia   Jn 18,13

Aldi hartan Heber kenitarra beste kenitarrengandik, hau da, Moisesen aitaginarreba zen Hobaben ondorengoengandik banandu eta Kedex ondoan zegoen etxolatua, Tzaanaimgo artearen inguruan.  Elizen arteko biblia   Epa 4,11

Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari: -Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera.  Elizen arteko biblia   Zen 10,29

Hainbeste kalte egin zioten bere aitaginarreba-amaginarreben bizitza bere esku egon zen, eta hala eta guztiz ere salbatu egin zituen: "Montreuildarrak nire etsairik handienak dira".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.

Rut alarguna, atzerritarra izanik ere, Noemi amaginarrebarekin geratzen da, eta are honekin etortzen Belenera, hau etxera itzultzen denean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 86. orr.

· Egoki zaindu zituen aita-amaginarrebak beren zahartzaroan eta Mediako Ekbatanan ehortzi.  Elizen arteko biblia   Tb 14,13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus