Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amaginarreba (orobat amagiarreba g.er.) 1 iz senarraren ama emaztearekiko, edo emaztearen ama senarrarekiko.

Ondoren, Pedroren etxera joan zen Jesus, eta haren amaginarreba oheratua aurkitu zuen sukarrez.  Elizen arteko biblia   Mt 8,14

Eguzkitako betaurrekoak nituela joan behar izan nuen Artaxonara amaginarreba ehortzi genuen egunean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 336. orr.

Ez nuen denbora alferrik galdu oroitarazten bere amaginarreba ez zela munduko amatxirik ilobazaleena eta, beraz, joan-etorrietara behartuko ninduela herritik hirira eta hiritik herrira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Erantzun zidan nahiago zukeela aitarentzat hilobi duin bat lortu, ama -nire amaginarreba, alegia- erabat tristatzen zuelako betiko atsedenean hobi komunean auskalo zeintzuekin zegoela jakiteak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.

Ez zeukanez senarrik, semerik eta amaginarrebarik, Sethek eta bere alaba geldoak hantxe bizi beharra zeukaten bakar-bakarrik, nola edo hala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 226. orr.

Semea aitarengandik, alaba amarengandik, eta erraina amaginarrebarengandik banatzera etorri naiz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.

Suhia eta amaginarreba batzuetan ez dira horren ongi konpontzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.

Lolak amaginarrebari uzten zion haurra, eta senarra eta biak eskiatzera joaten ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.

-Etortzea asko du -erantzun zion Luluk-; esango diot alfer hutsa dela, eta hobe lukeela lan egin eta ez amaginarrebaren kontura bizi.Zama izugarria gertatzen zitzaizkion amaginarreba eta aitaginarrebaren atxikimendua eta umea etorriko zelako itxaropena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Haurrak aitaren etxean bizi ohi direnez, edo han bizi direla jotzen denez -eta, beraz, suhia amaginarrebarekin, aitaginarreba errainarekin edo emaztearen alabarekin-, haien arteko ezkontza lege naturalak debekatzen du.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 168. orr.

Madarikatua amaginarrebarekin oheratzen dena!  Elizen arteko biblia   Dt 27,23

-Jakin dut zenbat lan hartu duzun amaginarrebagatik, senarra galdu eta gero: nola, gurasoak eta sorterria utzita, ezagutzen ez zenuen herri batera etorri zaren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.

Aitortu nuen Portugaleko Errege eta Erregina Jaun Andere ospetsuek, beren kartsutasunaz, zuhurtziaz, fedegabeen aurkako gerla eta bake lanetan, deneri nagusi zaizkien gure Erregeren aita eta amaginarreben baimena ukan orduko eskaini zizkidaten horiek oro, nik merezi nuen baino gehiago zirela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.

Ikusi nahi zuelako nor zegoen estazioan alargunaren zain: gurasoak, amaginarreba, ahizparen bat, neba.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 19. orr.

Presoen arreba edo ahizpa, alaba, ama, neska-lagun, iloba, emazte, izeba, amona, amaginarreba, errain, lagun...· Egoki zaindu zituen aita-amaginarrebak beren zahartzaroan eta Mediako Ekbatanan ehortzi.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 204. orr.

2 aita-amaginarreba

Eta zer esan, gainontzeko harremanei buruz, neba-arrebak, aita-amaginarrebak eta suhi-errainak, eta hainbat ahaide eta kideren arteko elkarloturari buruz, guraso eta seme-alaben maitasuna bera ere, elkar maite ez dutenean, zalantzan badago eta asmoa susmopean?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 270. orr.

Axola handiz zaindu zituen aita-amaginarrebak bere zahartzaroan, eta Ekbatanan ehortzi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 127. orr.

Zazpigarrenekorik, gure Erregeren burasoek manaturik Coimbrara joan nintzelarik, haren aita-amaginarrebak, gure Portugaleko Jaun Andere Errege Erreginak 16 bat urtez zerbitzatu ditut.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.

Egoki zaindu zituen aita-amaginarrebak beren zahartzaroan eta Mediako Ekbatanan ehortzi. Bera izan zen Raguelen ondasunen oinordeko, bai eta bere aita Tobitenena ere.  Elizen arteko biblia   Tb 14,13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus