Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

airoso 1 izond alaia, bizia, dotorea. ik airos.

Hanka puntetan jarri, eta ttikun-ttakun, erdi kantuan hasi da neska eta pauso airoso batzuk ematen kamerinoaren erdian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Pare bat minutuan Enrikeren historia guztia kontatua zion emakume airoso hark.     «Kuskue tanden», 2004 - 41. orr.

Ilehori oparoa, klasikoa, airosoa, ametsezko bularrak. bakoitzak bere etxetik mairu jantzi airosoa bihurtuko zen maindire bat eta behin-behineko durbantea bihurtuko zen toaila bat ekartzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Eraikinaren hegal hori eta tenpluaren inguruan jarritako kolomak, kolomartean geratzen den tarte handiari esker, kanpotik itxura airosoa izan dezaten daude asmatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Hots, gure frantsesa ez denez oso airosoa, interpreteren bat edo beste beharko dugula etsi dugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 48. orr.

Ezkerrera barra bat, lau neska-mutil airoso eta izarditurekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

Mundu guztia iruditzen zitzaidan airoso eta zoriontsu, denak ni ezik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.

Orein bat ematen zuen; edo ibilera airosoko hegazti exotiko bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hatzez hatz hasi da pasatzen, irrien eta barreen artean, airoso hasieran, zurezko euskarria aski luzea den bitartean, neketsuago gero, atzamarrentzako tokia urritu ahalean. Airosoa ederra bainoago, geldiezintasun urduri baten jabe zen, beti zeukan zerbait egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.

Airoso ibiliz bete zuen gonbidapena, Iturbide atzetik, detektibeari bizkarra emanda-. kontatzen dit nola, gazte lirain eta hanka-arina artean, airoso joaten zen herri batetik bestera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

Hollywoodi buruz irakurtzen den guztian beti kontatzen da neska zerbitzari bat proba batetik airoso atera eta aktoresa ospetsu bihurtzen dela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 98. orr.

Berriro diot, baina badaezpada ere ez lizueke kalte egingo kinkatik airoso irteteko bideren bat asmatzeak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.

Agureak erreka jo zuen airoso, // marrazki lana hobe uztea akaso.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 188. orr.

60 metro airoso hartzen dituzten hoditzarrok, egunean bat zut uzten zizuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.

Gure inguru hauetan zozoak dira negua iritsi orduko, ale bihi guztiak airoso asko jaten dituztenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.

Lehenengo maila airoso samar egin izana zor diot.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.

Deus gertatu ez balitz bezain airoso jaitsi zituen, Nora atzetik zuela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.

Dantzatzeari lotu zitzaion, trebe, ezin airosoago, sugeenaren gisako sigi-sagarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airoso asko (4); airoso eta (6); bezain airoso (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus