Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

airos 1 izond alaia, bizia, dotorea. ik airoso.

Zure ibilera airos hura, zure eskuen kadentzia emea, burua makurtzeko eraren malenkonia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.

Dena irri, ele eta oihu airos.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Ziburun ere Ederlan-Besta xarmanki iragan da, giro airos batean eta aroa arrunt alde.  Herria   2004-06-03

Maite genuen neska geureganatzearren imintzio burlatiak egiten genituenetik geratu zaigun sorbalda mugimendu airos eta dantzaria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Lorontziaren alboetan Sèvresko portzelanazko lau maisulan daude, lau estatuatxo airos eta dotore, lau puntu kardinalak irudikatzen dituztenak: Iparra, Hegoa, Sortaldea eta Sartaldea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Conche, honen ondoan, leku airos eta biziz betea da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 138. orr.

Gustura idatziko nuke poema eder, indartsu, epel, argitsu, airos bat bizitzaren ohoretan.  Berria - Kultura   2006-03-28

Zuhaitz airosa da sahatsa; arin hazten da, ez agudo bakarrik, baita arinkeriarik gabeko airosidade lirain eta garbozkoan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

Ohanesko paraje haietara doan bidaiariak estilo kolonialeko ermita bikain bat ikus dezake, dorre airos biki bi dituena, Zuhaitz airosa da sahatsa; arin hazten da, ez agudo bakarrik, baita arinkeriarik gabeko airosidade lirain eta garbozkoan ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 91. orr.

Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak -zinezko eta minezkoak- gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.

Donibane Lohizunen, zinez Jondonane besta airosak izan dira.  Herria   2005-06-30

Oro har, ihauteri airosak izan dira Donibane Lohizun eta Ziburuko horiek.  Herria   2003-02-13

Meza hori koralak ederki lagunduz eguberriko kantu eder eta airosak jende guziak kartsuki xaramelatu ditu.  Herria   2004-12-30

Denek batean emaiten genituen, noiztenka agertzen zirela ere beste alaitzaile batzuk, hala nola Orbaizetako Urtzi trikititxalariak, beren nota airosekin. ez ginduke nahi arras ahantziak izan gaiten, Euskal Herriarentzat pena litzateke bere baratzeko lorerik airosena eta pollitena ahantzirik xoko batean utziko balu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.

Bistan delako ezen zaldia astoa baino abere ederragoa eta airosagoa dela. mugimendu arin eta ezin airosagoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

Bistan delako ezen zaldia astoa baino abere ederragoa eta airosagoa dela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

Somonte eta Anuzita neskatila lirainak izan ziren frontoiaren zutoihala airos eroan zuten andereño graziosak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.

Aski toki airosa da eta jatetxe hautak badira.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.

Oraindik ere musika airos hura zerabilkion kasko-zokoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Parropiako koralak xaramelatu ditu Pazkoko kantika airos ederrak.  Herria   2004-04-15

Lorontziaren alboetan Sèvresko portzelanazko lau maisulan daude, lau estatuatxo airos eta dotore, lau puntu kardinalak irudikatzen dituztenak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Ene zaintzale troparen buruzagiak, xefak, biziki airosa iduri du, irriño bat ezpainetan, baina ez irri gaixtoa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

2 (adizlagun gisa)

Malgu eta airos ibiltzeko zuen antzea eta maneia, otzarak eroateko haren taxua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

Aingura igo, haizeari zapi bat eman, eta hantxe abiatu ginen, astiro, airos eta uraren gainean harro.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Harrezkero inork ez zuen betaurrekoen beharrik, sub-a, kalma zurian zegoen itsasoan airos mugituz, bizkor-bizkor urruntzen zihoala ikusteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.

Neure burua madarikatu nuen, nire lagunek hain airos erabiltzen zuten telefono mugikor horietariko baten jabe ez izateagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Gai filosofikoekin gertatu ohi denez, desafioa handia zen, baina airos atera zen bilbotarra.  Berria - Kultura   2004-12-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airos baino airosago (4); airos baino airosago (4); airos bat (12); airos bat (12); airos batean (4); airos batean (4); airos batzu (3); airos batzu (3); airos eta (13); airos eta (13); airos eta goxo (3); airos eta goxo (3); airos hura (4); airos hura (4); besta airos (5); besta airos (5); bezain airos (4); bezain airos (4); eta airos (6); eta airos (6); giro airos (3); giro airos (3); giro airos batean (3); giro airos batean (3); ibilaldi airos (3); ibilaldi airos (3); musika airos (3); musika airos (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus