Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahuspeztu (ETCn 150 agerraldi; orobat ahozpeztu ETCn 264 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ahuspeztu agertzen da), ahuspez(tu), ahuspezten 1 da ad. ahuspez jarri. ik ahozpeztu.

Zure oinetan ahuspezten naiz barkazioa eskuratzeko, eta finitzen dut gutun sobera luze hau.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Sultanak begi arranpaloekin begiratu zien Aladini eta haren lagunosteari, eta mutilari bere aurrean ahuspeztea debekatu ziolarik, besarkatzera joan zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.

-Eta nire aitaren oinetan ahuspezten banaiz dena ahantz dezan erregutzeko?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 64. orr.

Abrahanen morroia, hitz horiek entzutean, lurrean ahuspeztu zen, Jaunaren aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 67. orr.

Barruti batzuetan, sinetsidazue, bada gazterik liburuen aurrean ahuspeztu eta orriei barbaroki muinka ekiten dienik; ez baitira gai, ordea, letra bakar bati ere tankerarik emateko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hosto batzuek ez dute irauten ahal, ezin dute halako itxitura gogorra pairatu, orrialdeari itsatsiak gelditzen dira, ezin dute libratu irakurri dituzten letretarik, haiengana ahuspeztuak bezala bizi nahi dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 158. orr.

Hara eraman zuten batean, aldare aurrean erruki eske ahuspeztuta zegoela, ikusmena eskuratu zuen bat-batean eta gidaririk gabe itzuli zen etxera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 450. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus