Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahozpeztu (ETCn 264 agerraldi; orobat ahuspeztu ETCn 150 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ahuspeztu agertzen da), ahozpezten 1 da/du ad ahozpez jarri. ik ahuspeztu.

Ahozpez bedi hautsetaraino, izanen baita, beharbada, itxaropenik.  Elizen arteko biblia   Nk 3,29

Ahozpez gaitezen lotsaturik, desohorez beterik; zeren bekatu egin baitugu Jaunaren, geure Jainkoaren, kontra geuk eta geure gurasoek gaztetandik gaurdaino Nik eman dizkizuedan agindu eta legeak betetzen ez badituzue, beste jainko batzuk zerbitzatzera jo eta haien aurrean ahozpezten bazarete.  Elizen arteko biblia   Jr 3,25

Zure tenplu santura begira ahozpezten naiz, zuri eskerrak emanez.  Elizen arteko biblia   Sal 138,2

Ez ahozpeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz.  Elizen arteko biblia   Dt 5,9

Mefi-Boxet, Jonatanen semea eta Saulen biloba, Davidengana heldu zenean, ahozpetu egin zen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 9,6

Zekor-irudia egin dute, eta haren aurrean ahozpeztu dira eta opariak eskaini dizkiote, esanez: "Hau da zure jainkoa, Israel, Egiptotik atera zintuena!".  Elizen arteko biblia   Ir 32,8

Antzeman zion Saulek Samuel zela, eta lurreraino makurtuz ahozpeztu egin zitzaion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,14

Gero, lurrean ahozpeztu eta, turutek seinalea ematean, deiadar egin zioten Jainkoari.  Elizen arteko biblia   1 M 4,40

Indar handiz eta beso ahaltsuz gurtuko duzue Egiptotik etorrarazi zintuzten Jauna eta honen aurrean ahozpeztuko zarete; berari eskainiko dizkiozue opariak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,36

Gizakiak, begiak bere hutsegiteetan jarriz, hondoraino apalduko du bere burua, Jainkoaren oinetan ahozpezturik errukia iristeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

Aldarearen oinetan ahozpezturik, lagun ziezaiela eskatzen zioten Jainkoari.  Elizen arteko biblia   2 M 10,26

Abigail, David ikusi orduko, asto gainetik bizkor jaitsi eta makurtu egin zen Daviden aitzinean, lurreraino ahozpeztuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,23

Egun batez, bere jainko Nisrok-en jauretxean ahozpeztua zegoelarik, Adramelek eta Saretzer bere semeek ezpataz jo eta hil egin zuten.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,37

2 (era burutua izenondo gisa)

Gaztelu bere kaskoa ohargarria da harri gatilu ahozpetua iduri baitu.  Herria   2002-12-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus