Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agur (ETCn 31.162 agerraldi) 1 interj norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran (ik kaixo) eta bereziki harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran (ik adio) esaten zaion hitza; akabo, kito.

-Bai, agur, eta azkar sendatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 18. orr.

"Agur, Elsie", esan zuen, eta kalean zehar joan ziren, Ramsay andrea eguzkitakoari tente eutsiz eta kantoian norbaitekin topo egitea espero balu bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 20. orr.

Agur, bada, eta zuen lehiak beza froga enekiko zuen eginbidea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.

Agur, andrea! -gaineratu zuen, Manilovaren eskura hurbildurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Agur betiko itsasoari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.

Agur eta ongi joan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 20. orr.

Agur, Venur!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 115. orr.

Lehenik agur erraiten bazenu, bederen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

Noraren aitak, ordea, diosaltzat hartzen zituen trufa haiek guztiak, eskua jaso eta agur honi, kapela kentzeko imintzioa egin eta adio hari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 83. orr.

Bisitariak eskuan karta ona zuela jabetu zen eta, agur lehenago izandako presa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.

"Agur bada, Williams andrea" entzun genion Annieri esaten, eta nola zihoan eskaileretan behera sukaldera, eta nola ixten zuen atea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

'Agur! ' esan genien gure lagunei.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 33. orr.

- Agur, atzerritar aita.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 43. orr.

Agur, Karmele!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Agur, adiskide ezezaguna.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 8. orr.

Zer agur eta agurrondo, ordea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.

Aurrera, eta agur.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 83. orr.

Borreroak "Agur, egun handia arte" esaten die beti kondenatuei, solemneki, lanari ekin aurretik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 63. orr.

Agur, gure ametsari! Baina amorru handi bat ere bagenuen, eta amorruak bizirik mantentzen gintuen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 94. orr.

Nire burua lepoari Agur, egun handirarte kantatzen has dadin?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

2 iz agurtzea.

Inesek ez du agurra itzuli eta pixka bat itxi du atea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 34. orr.

Hiru lagunei kalean tarteka agur bat egiten nien, lotsati, nire porrota aitortu ezinik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

- Agurretan, omenaldi-bertsoetan, elizakoetan... horrelako zerbait gertatzen da.  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.

Joanak ziren ezagun askok agurra ukatu zioteneko egunak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 242. orr.

Unibertsitateko agintari eta irakasleek haren ihardespen bortitza zein gaizki hartu duten, berez mintzo da gaur egin dioten agur hormazkoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Haiek agurra, nik agurra, adiskidetu egin ginen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.

Agurra, hala ere, Cenonentzat bezain gogorra izan zen Marcelinarentzat.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 133. orr.

Ermita eta mutikoa ere haia-haia badoaz, azken agur bat eginik ate aitzinean dauden Xantiren aitameri.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

Berriz ere arrosa pare bat eman zenidan agur moduan... agur moduan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 38. orr.

Bueltatu nion agurra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Martinek lagundu zien, eta agurra oso samurra izan zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.

-Negu hotza dugu aurten, e? - agur gisa, zerbait esateagatik, trabagarri izaten baitzitzaion dirua eskatzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.

Mezua horrelaxe dago esana, bat-batean, jarraian, kaixorik gabe, agurrik gabe, arnasarik hartu gabe, eta eskegi ere, badirudi presaka eskegi duela bere aparatua, damuari ate guztiak ixteko edo.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

Gero hoteleraino lagundu dit taxi kolektibo baten, Emam Khomeini kaleko Morvarid hotelera, eta alde egin du, agurretan gehiegi luzatu barik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 100. orr.

"Have a nice day", egunkari saltzailearen agurra juxtu ailegatu zitzaion haize hotz boladarekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 11. orr.

-Haurraren xerka nator - erran zion agur gisa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.

Era berean, bide publikoen ondoan egin behar badira, egin bitez aurretik pasatzen direnei atzera jira eta, begiratu batean, beren agurra egiteko aukera eskaintzeko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

Agur haren ondoren joatekotan zeudela, Amianok herrian egin zituen lagun batzuk joan zitzaizkion ikustera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

Agurra laburra izan zen: eri muturrak bere ezpainetara eraman eta ondoren nireetan ipini zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Eta agur horrekin igarotzen dut atea, nire artean galdez: "Zergatik ez dut inoiz pospolorik?".  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.

Urruneko eta agurrezko gutunak baino zerbait gehiago ziren, bakardadezko eta tristurazko gutunak baino zerbait gehiago.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 57. orr.

Jaunak agertu zidan, agur gisa hau esateko: Bakea dizula Jaunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

3 (izenondoekin)

Denbora berean agur bero bat egiten diote Pekoetxetako auzoari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

Dembak agur arin bat egin zion.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Jo ordez ferekatu egiten baduzu ere, tutuak tu-tu egingo dizu, eta, deskuidatuz gero, agurtu nahi duzun aspaldiko lagunaren ezpainetan "putakume" irakurriko duzu haizetakoaren bestaldetik, zure agur xamur-nahiaren ordain.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 73. orr.

Agur protokolarioak trukatu genituen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.

Heldu da agur libertariorako unea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 13. orr.

Mikel Strogoffek agur militarra egin, berehala tsarraren kabinetetik atera, eta, handik pixka batera, Jauregi Berria utzi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 62. orr.

Euskaldunekin ere berdin-berdin gertatu izan da, eta andrea bailitzan agurtu izan dugu, berriki arte Arratiako jendeak, eta beste toki askotakoak, gorde izan duen agur zaharrean ikusten den gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 33. orr.

Datuok neure baitarako errepikatu nituen, Ibarrak bere ibilgailu traketsaren leihatilatik egin zidan agur alaiari erantzuten nion bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.

Ibilgailuaren ate ondoko zomorroi metrailetadunak agur martziala egin zion, barnera sartzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Beraz, hiri handietan zehar daramatela, hilkorrak agur mutuz isilki bedeinkatzen dituenean, ibilbide guztia brontzez eta zilarrez leuntzen diote, opari mardulez aberasturik, eta arrosen elurra jaurtitzen dute, ama eta segizio andanak estaliz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agur-musuak eta bizkarrekoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

Ivanekin gogoratu da, noski, hura izan baitzen Ivanek egin zion agur-oparia, Discman more hura, Sony markakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 28. orr.

Ostatuan giro atsegina zegoen beti, irratia piztuta, ohiko bezeroen desfilea goizeko zazpietatik gaueko bederatziak arte, beren agur erritualekin sartzean, erantzunak bezala.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

Ez al dut agur musurik merezi?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 141. orr.

-komunikazio-egoera arketipokoa denean: agur bertsoak, hiletak, eta abar, edo  J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

5 agur afari

Hargatik, egitekoak ziren agur afariak poztu bezainbeste atsekabetzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 37. orr.

Merezitako agur afaria egingo diote Alvaro Gonzalez de Galdeano txirrindulari ohiari Gasteizko hotel batean, urtarrilaren 7an.  Berria - Kirola   2004-12-28

Handik gutxira, agur-afari bat izan zuen, Altzako lagunarteko beste neska batek ezkondu behar zuela-eta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 73. orr.

Baina norberaren izaerak ez du ebaketa on bat zapuzten, eta, dohain handiko zirujaua izanik, hiritarrek agur afari bat antolatu zioten -itxurak gordetzearren, agian- Edinburgotik joan aurretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.

6 agur bazkari (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Egin genion agur bazkarian izan zen hura; berak apenas egin zuen hitzik, apenas jan zuen ezer.  ETC-literatura, saiakera   Gelditu zaitezte gurekin, Ana Malagon, Elkar, 2017

Hona hemen R ikastaroko ikasle talde baten agur bazkarian abestu bertsoetako batzuk.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-02-21

Ohiko agur bazkaria baino gehiago izango da, urte luzez elkartearen zuzendaritzaz arduratu direnek utzi egingo dute-eta kargua.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2004-05-28

Espetxeko elkarrizketetan jardun zuen Niel Barnard-i agur bazkaria eskaini zion honek inteligentzia zerbitzuen burutza utzi zuenean, Robben Island-en komandantea izan zen Willemse jenerala ere bertan zelarik. ETC-literatura, saiakera   Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010

7 agur egin

-Agur eginez abiatu zen neskatxa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 28. orr.

Ez zidan agur egiteko betarik eman, lan handia zuela esan, eta eseki egin baitzuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.

Hurbiltzen zait bat, agur egin eta kapelua luzatzen dit.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.

Ilunpean hiriratu eta aldapan gora nindoala, gazte zarpailak harri laukitxoetan eserita ikusi nitinan, udako gauari agur egiten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.

Esate baterako, aurki zimeldu eta petaloak galduko dituen udaberriko lorea, edo, agian ikusiko duen azkena izango delakoan, udazkenaren etorrerari urtez urte malko itxurako hosto gehiago isuriz agur egiten dion zuhaitz zaharra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.

Horrenbestez, agur egin zien anaiei, esanez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 127. orr.

Ni eta eliz elkarte osoa ere bere etxean hartzen gaituen Gaiok agur egiten dizue. Hiriko diruzain Erastoren izenean eta Kuarto anaiaren izenean agur.  Elizen arteko biblia   Erm 16,23

Kanpotik agur egiten diete gainontzekoek, bidaiaren arriskuez kezkatuta.  Berria - Harian   2005-09-28

Agintari politikoak eta herritarrak sartu ziren agur egitera.  Berria - Mundua   2004-11-13

Olatz N-1 errepidera eman beharrean kalearen bestaldera ematen zuen leihoaren ondoan geratu zen eta agur egin zien eskuaz autora sartzen ziren bitartean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Telegrama bat bidali nahi izan genizun, baina beranduegi zen, eta, hortaz, agur egitera etorri gatzaizkizu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Gero Itxasorengana, eta neskaren aurpegian pena batek irribarre tristez agur egiten diola iruditu zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 361. orr.

-Egun on - agur egin zion Smithers andreak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 53. orr.

Francok agur egiten dio jaka berdeko gizon heldu sendo bati, galtzada-harrizko kale pikoan gora goazela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Kazetari ingelesak agur egin zion, eta, gizalegeak eskatu bezala, bere lankide Alcide Jolivet aurkeztera zihoanean, Mikel Strogoffek hitz egin zien.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 157. orr.

Denak altxatu dira Danieli agur egiten, eta isiltasun estu hori nork apurtuko zain gelditu dira.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 88. orr.

Urberuagako Azkurriņa Beko baserrira joaten bazara, Rubi zakur bikainak agur egingo dizu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 147. orr.

Modu bertsuan, bizitzaren azken aldietan ere, sarri-sarri, bizitzari agur egiten diote, heriotza gertatu aurretik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.

Elkarri agur egin ondoren, Sergiogatik galdetu zion Arantxak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 74. orr.

Etxe batean sartzearekin, bizitzen dakienak agur eginen dio etxeko jaunari baino umilkiago etxeko andereari.  Herria   2001-02-22

8 Agur Erregina

253 Lehen araua da ordubete egotea, esan bezala, Gure Aita osoan; eta hura amaitzean, esango du Agurmaria, Sinesten dut, Kristoren arima eta Agur Erregina, ahoz edo gogoz, ohi den bezala.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 145. orr.

[...] boz goxo batek hitzemana, ahapetik ari da: "Lurreko eta zeruko jaun-andere boteretsuak, otoi, egizue otoi, egun batez, Xanti ene kontra besarka dezadan!" Ermitaren boza entzuten du, gau ilunean, delako Zeruko Erreginari agurra kantatzen duela, "Salve Regina! Agur Erregina!".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

9 agur esan

Agur esan zioten elkarri.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 130. orr.

Humphrey Bogart bezalakoa izan nahi du Woodyk: tipo gogorra, emakumeak batere goxotasunik gabe tratatu eta hala ere oinetara jausten zaizkiona; trago bat whisky edan edo emakume bati betiko agur esan, aurpegia batere mudatu gabe egingo duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.

Kristo gure jauna, bere Ama bedeinkatuari agur esan ondoren, Nazaretetik Jordan ibairaino etorri zen, non baitzegoen San Joan Bataiatzailea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 155. orr.

"Agur" esan nion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

Agur esan dio alabak, azkenik, eta une horretan deitu dio Oskarri.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

Mila esker eta agur esan ostean, leitzen jarri nintzen.  Berria - Kultura   2004-06-12

Txapeldunen Ligari agur esan dio, eta aurrera begira Espainiako Liga soilik izan behar du buruan.  Berria - Kirola   2004-03-13

Erosketak egitera doazen amari eta izebari agur esan eta aldizkari artean hasi naiz miaka.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 19. orr.

- Itzel - esan zuen Olatzek, sekula esan ez den hitz bat estreinako aldiz esatea agur esateko dauden hamaika moduetatik bat besterik ez zela ohartu gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

Arratsalderako argituxe, eta juxtu egunari agur esateko orduan atera da Amandre Zuria lainopetik, Ulimendiko kaskoan, eta ni, ilunabar askotan bezala, herri inguruko estartaz estarta, inozentzi galduren baten bila nabilela, ustekabean harrapatu nau.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.

Atzo agur esatean musu eman nion, hori baino ez; ez da egon beste ezer,.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 147. orr.

Zuri agur esatera etorri naiz, Miss Cardew.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 107. orr.

Handik bi egunera bikote gazteak mundu guztiari agur esan, zaldi gainean jarri eta Beyazit aldera abiatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 117. orr.

Gero nabarmenki ordaindu zenuen kontua, agur esan zenien zure lagunei eta abiatu egin zinen, ez lehenago kanpoan nire zain egongo zinela berriz ere adierazteke.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 50. orr.

-Gorra naiz, edo ondo entzun dut sekulakoz agur esatera etorri zarela nigana?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 191. orr.

Handik laster agur esan zigun.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 146. orr.

Lapurtu didaten bista berreskuratzeko edo berriz ikusiko ez dudanari betiko agur esateko, hor joan naiz bada, aldapa pikoan gora, eguberri goiz honetako eguraldi goxoa aprobetxatuta, halako jai berezietan bideak ia hutsik egoten baitira gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 14. orr.

Hala ere, irtetekotan zegoela, ezin izan zion eutsi agur esateko gogoari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 186. orr.

Agur esan dio buruarekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.

Eliseo, orduan, idi-parea utzirik, Eliasen ondoren joan zen lasterka, eta esan zion: - Uztazu, arren, aitamei agur esaten, eta joango naiz zure ondoren. Eliasek erantzun: - Zoaz, baina itzul zaitez. Oroitu zer egin zaitudan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,20

10 agur eta ohore

Agur eta ohore zuri Jean-Jacques Housset pilotaria, apirilaren 29 an "Lau-Herrik", aspaldian merexitua zinuen omenaldia eskaini dautzute.  Herria   2001-05-10

Agur eta ohore, petrolioaren aroari.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Eta bukaeran esan zuen: "Agur eta ohore zuri, Eneko!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 207. orr.

Ezker abertzalean politika poetikoa nagusi izan den garaiari agur eta ohore egin dio nolabait hemen Koldo Izagirrek.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 57. orr.

11 agur faxista

Gasteizen zeuden gainerako mojak espainiarregiak omen ziren, gero aitona fusilatu egingo zuten baina amari eta izebari barkatu egingo zieten himno frankista ez kantatzea eta agur faxistari uko egitea ikastetxe barruan, oso eskertzekoa zen beldurrez betetako diktadura garai hartan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 23. orr.

12 agur-keinu iz

Egunkariarekin agur keinua egin nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 115. orr.

Ernestok irribarre soil bat egin zuen, Reginari agur keinu bat eginez; neskari koloreak gorritu zitzaizkion, pozez, eta agur keinu bat egin zion berak ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 176. orr.

Galoidunak hatz luzea eta erakuslea elkarri itsatsi eta agur keinu bat egin digu bi hatzak kaskora eramanez, begia keinatuz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

Filmaturiko lehen metroak aski: Ivy Manhattango kaian, haren agur-keinuak nire teleobjektiboan barrena, goiznabarreko eguzkia Hudsonen gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 284. orr.

Euria ari zuen, eta ni gainalde gorenean nengoen, ile-motots kaxkagorridun neskatxa arrotz hura zaldainean barrena lehorrera zihoanean, esku biak hatu banaz zamaturik, eta beraz niri agur-keinurik ezin eginik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Gero, Harryri azken agur-keinua egin buruaz eta bulegotik irten zen Lupin irribarre ezti batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.

Hasieran ateratzen zitzaidan noizean behin ez neukan besoarekin agur keinua egin nahia, baina ez luzaro.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Ez bata eta ez bestea, ez ziren biratu, baina biek mantendu zuten, nork bere kolkorako, beste lagunak zorte ona opatuz samurtasunez biratu eta sikiera begiradarekin agur keinu isil bat egin ote zioneko itxaropena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

Idazkariari agur keinu adeitsu bat egin, eta hark adierazitako gelara hurreratu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 25. orr.

Olatzek agur keinu azkarra egin zion eskuaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

13 agur-keinuka adlag

Ivy ere agur-keinuka...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

14 agur militar

Kosovo Babesteko Gorputzak ohorezko agur militarra egin zion.  Berria - Mundua   2006-01-27

Mikel Strogoffek agur militarra egin, berehala tsarraren kabinetetik atera, eta, handik pixka batera, Jauregi Berria utzi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 62. orr.

Inondik ere, bazkaria eraman zion polizia astindu, haren arropa jantzi, eta komisariako ate nagusitik irten zen, atean guardian zegoenari agur militarra eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Eguerdian koronel bat heldu zen, eta Martin ikusi eta agur militarra egin zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 188. orr.

Gazteak agur militarra egin zion, harro, eta bera sartu zen egoitzara.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 151. orr.

Hilkutxa euren parean zenean, hirurak tentetu eta agur militarra egin zioten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

15 agur t'erdi (ETCn 38 agerraldi; orobat agur eta erdi, ETCn 10 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian agur t'erdi agertzen da)

Agur t'erdi, gidari paregabe .  Herria   2002-10-17

-Agur eta erdi, Minas Tiritheko Jaun eta Seneskala, Denethor, Ecthelionen semea!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 23. orr.

16 azken agur

Bermeon egin zaio azken agurra.  Herria   2003-11-06

Oihane Errazkini azken agurra emateko deitutako nazio manifestazioa arratsaldeko 17: 30ean abiatuko da Bulebarretik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Andereņoaren azken agurra zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.

Azken aldiz lagundu dit Nasserrek hotelera, eta azken agurra egin diogu elkarri, hunkigarriena.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 121. orr.

Izan ere, Amaliak, 70 urte bete eta geroxeago, idatziz jakinarazi zion bere abokatuari, hil eta gero, Probidentzia izeneko beilatokian nahi zuela azken agurra jaso.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 51. orr.

Nire ustez, behintzat, poema luzeko azken bertsoa Rimbauden azken agurra da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 128. orr.

Abuztuko asteazken horretan, bederen, eliza jendez ihaurri zegoen, emakumeari azken agurra ematera joana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.

Berri on horrekin etorri zen bere ahaide eta adikideer azken agurren egitra.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 209. orr.

Duela berrogei urteko saio eta txapelketetan, ohikoa zen lehen edo azken agurrean, aurrez aurreko entzuleei diosala egiteaz gain, irrati-entzuleei ere egitea.  Andoni Egaņa   «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.

- Hoa arotzarengana eta gurpiletan irristagailuak ipintzeko eskatu - esan zuen Txitxikovek, eta hirira joan zen, bera bakarrik eta azken agurra egitera inoren etxera inguratzeko asmorik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.

Hura izan zen haren azken agurra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.

Azken agurra egin nahi nion Yvani.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Eta hitz labur horretan asko zegoen: azken agurra, urrutiko deia, guztien kontra - are bere kideen kontra ere - borrokatzeko erabaki irmo eta ikaragarria, eta kexa, kexa motela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.

Musu baten hotsa izan zen azken agurra.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 11. orr.

Hemen galdeginen dautzut azken agur bat...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 195. orr.

Sinbadi egin azken agur hura azkena izan ez zen moduan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 224. orr.

17 eguzkiaren agur (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ilunabarra ez da barteko ortzian miratutakoa bezalakoa izan, baina murgildu den eguzkiaren agurra izugarri gustatu zait. ETC-prentsa   Argia, 2000-06-25

18 ezkondu aurreko agur (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi)

Derbia aukeratua zuten lagunek ezkondu aurreko agurra egiteko, eta horixe zuen mandatua: hiriko jai-giroan, zuriz jantzita egotea.  ETC-prentsa   Berria, 2003-09-28

Ikastetxeak, ezkondu aurreko agurrak, multzo handiak, abenturaz gozatu nahi dutenak...  ETC-prentsa   Berria, 2006-10-28

Ezkondu aurreko agurrak ere antolatzen dituzte: "Arlo horretan agentzia bat bezala funtzionatzen dugu".  ETC-prentsa   Berria, 2007-11-08

Horretarako, zinemaz gain mota askotako lanak egiten dituzte: "Olentzeroak, ezkondu aurreko agurrerako panpinak, mozorroak... eskatzen diguten guztia onartzen dugu normalean", dio Iņigok.  ETC-prentsa   Argia, 2002-07-21

"Lagun baten ezkondu aurreko agurra antolatu behar genuen, eta, ohiko bazkari eta jaiaz gain, zerbait bereziagoa egin nahi genuen", azaldu du. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2012-04-20

19 ezkondu aurreko agur-afari (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ezkondu aurreko agur-afari baterako al dira?  ETC-literatura, saiakera   Jamaikako neska, Joxemari Iturralde, Pamiela, 2019

Komisariako lankide baten ezkondu aurreko agur-afaria ospatzen ari ziren, eta afaldu ondoren, baten bati bururatu zitzaion fama txarreko lokal hartara joatea, bertako dantzariak Pragako ikusgarrienetarikoak omen zirelako.  ETC-literatura, saiakera   Argiaren erreinua, Joseba Lozano, Alberdania, 2011

Arrasateko neska kuadrilla bat Eibarren ezkondu aurreko agur-afarian. ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-03-27

20 ezkondu aurreko agur-festa (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi)

Oraingoz, nire biografiako itsaso konbentzionaletan nabigatzen dut: udaldiak, aldi baterako lanak, ikastaroak, ezkondu aurreko agur-festak, itxarongelak, museoetako bisitak.  ETC-literatura, saiakera   Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, Sergi Pamies (Gerardo Markuleta), Txalaparta, 2011

Logela hartu dudan ostatuan hogei bat laguneko kuadrilla dago, ezkondu aurreko agur-festan -esan zuen horrekin dena azalduko balu bezala.  ETC-literatura, saiakera   Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013

Baina hara non, ezkondu aurreko agur festa batean tartatik ateratzen den emaztegaiarena egiten ari dela, senargaiaz maitemintzen den.  ETC-literatura, saiakera   Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014

Angel Azul enpresan lan egiten du eta, dantza erotikoak ez ezik, ezkondu aurreko agur festetarako ikuskizunak antolatzen dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-13

Ezkondu aurreko agur festa egiten ari ziren bi talde ere bai.  ETC-prentsa   Berria, 2014-04-06

Lehen, ezkondu aurreko agur festak egin ohi ziren Jaca inguruetan; baina, azkenaldian, haur txikiak dituzten gero eta familia gehiago biltzen direla sumatzen ari gara.  ETC-prentsa   Berria, 2014-07-04

Jai horiekin eta ezkondu aurreko agur festekin betetzen dugu urtea.  ETC-prentsa   Berria, 2015-02-01

Ezkondu aurreko agur festetan, noiz edo noiz hamar lagun etorri izan dira, surfean batek bakarrik jakin arren, eta ez dute irakaslerik kontratatzen. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-02

21 samin-agur

Biharko egunkariek zure argazkia erakutsiko dute, hil-oharra, bere arimaren alde otoitz egin eta gaur, hilak zortzi, gorpuarreango mezatara joan zaitezela eskatuten deutsuee, iloba, lehengusu eta beste senideak, bere samin-agurra bialdu eutseenei esker beroenak emoten deutsuez...  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 111. orr.

22 zorion agur

Garaipen bakarra daukat nik profesionaletan, baina gauza polita da lankideen zorion agurra jasotzea.  Berria - Kirola   2006-04-07

Eta irabazleari, zorion agurrik beroena irabazten duen egunean, noski.  Berria - Kultura   2004-10-02

Berehala ohartu zenez, adiskide tabiratarrek beren poza adierazten zioten arren, inor ez zen larregi luzatzen zorion-agurretan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agur bat (50); agur bat egin (6); agur baten (32); agur baten egiteko (14); agur baten egitera (5); agur baten egiterat (7); agur beraz (5); agur berezia (5); agur bero (14); agur bero bat (13); agur beroa (12); agur beroenak (6); agur deneri (5); agur egin (139); agur egin eta (21); agur egin ondoren (8); agur egin zien (15); agur egin zion (22); agur egin zioten (11); agur eginez (15); agur egitea (7); agur egiteko (34); agur egiten (80); agur egiten ari (6); agur egiten zion (5); agur egiten zioten (5); agur egitera (21); agur elkarri (11); agur ere (7); agur ere esan (5); agur erran (12); agur esan (301); agur esan behar (14); agur esan beharko (6); agur esan die (6); agur esan diezaioke (5); agur esan dio (30); agur esan diote (9); agur esan eta (22); agur esan gabe (15); agur esan genion (6); agur esan nahi (8); agur esan nion (11); agur esan ondoren (7); agur esan ostean (5); agur esan zien (9); agur esan zion (33); agur esan zioten (18); agur esan zuen (7); agur esanda (5); agur esanez (5); agur esango (25); agur esango dio (9); agur esatea (17); agur esatean (5); agur esateko (77); agur esateko ordua (9); agur esaten (36); agur esaten ari (7); agur esatera (24); agur esatera etorri (5); agur eta (72); agur eta ohore (29); agur euzkadi (7); agur gisa (26); agur gisara (5); agur hitzak (5); agur horrek (5); agur hunkigarria (10); agur jauna (9); agur jaunak (28); agur keinu (11); agur keinu bat (6); agur keinua (8); agur keinua egin (6); agur labur (5); agur maria (36); agur maria bat (6); agur meabe (18); agur meabek (18); agur meabek eta (5); agur meaberen (5); agur militarra (8); agur militarra egin (6); agur moduan (12); agur t (10); agur t erdi (10); agur x (16); agur x andoni (15); agur xiberoa (6); agur zuri (5)

axuantak agur (5); azken agur (55); azken agur bat (11); azken agur baten (24); baina agur (5); bati agur (7); behin betiko agur (5); bergara axuantak agur (5); betiko agur (11); betiko agur esan (5); bezala agur (5); da agur (8); dio agur (15); diote agur (12); du agur (7); ederra agur (13); edo agur (6); elkarri agur (21); elkarri agur esan (5); ere agur (16); ere agur esan (7); esan dio agur (8); esan genion agur (5); esan zion agur (6); eskuarekin agur (9); eskuaz agur (17); eskuaz agur egin (6); eskuaz agur egiten (8); eta agur (145); eta agur egin (17); eta agur egiten (7); eta agur esan (29); eta agur esateko (5); eta agur x (16); genion agur (6); genion agur elkarri (6); gure agur (7); inori agur (6); jendeari agur (8); jendeari agur egin (5); kaixo eta agur (17); miren agur (42); miren agur meabe (18); miren agur meabek (17); miren agur meaberen (5); niri agur (5); ondar agur (9); zen agur (5); zidan agur (8); zien agur (7); zigun agur (5); zion agur (17); zioten agur (6); ziren agur (6); zuen agur (13); zuri agur (10)

agurra egin (33); agurra egiteko (12); agurra egiten (9); agurra egitera (6); agurra eman (17); agurra eman zioten (5); agurra emateko (24); agurra ematera (19); agurra ere (9); agurra eta (20); agurra itzuli (6); agurra izango (5); agurra jaso (14); agurra jaso zuen (6); agurra nik (16); agurrak egin (8); agurrak eta (17); agurrari erantzun (6); agurren ondotik (5); agurrik beroena (13); agurrik beroenak (9); agurrik egin (11); agurrik egin gabe (9); agurrik ere (12); agurrik ere ez (6); agurrik gabe (8); amari azken agurra (5); azken agurra (168); azken agurra egin (12); azken agurra egiteko (9); azken agurra eman (12); azken agurra emateko (20); azken agurra ematera (19); azken agurrak (10); azken agurraren (9); azken agurrean (6); bake agurra (5); behar bezalako agurra (7); bere agurra (13); bere agurraren (5); bere agurrean (8); beren agurra (5); bezalako agurra (8); diote azken agurra (9); eta agurra (15); eta agurrak (12); eta agurreko (6); eta agurrik (8); eta agurrik beroenak (5); eta azken agurra (8); haren agurra (5); lehen agurra (14); nire agurra (10); nire agurrik (5); zaio azken agurra (6); zen agurra (6); zion agurra (5); zuen agurra (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus