Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adio (orobat adios g.er.) 1 interj joatean agurtzeko erabiltzen den hitza. ik agur; aio1.

Adio, arma-lagunok!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

-Adio! -esan zuen Ingoldek, gizakiek Itzalasterri bidea ireki eta harresian zizelkatutako ate estutik igaro zen bitartean-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 16. orr.

-Adio! -oihu egin zien zaldunak, itxura beldurgarriko fraide batzuen margolan batera burua sartuta-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Adio, bizkonde; egizu kontu ezen, zauden atakan, denbora arras baliosa dela: Prévanen zorionaz arduratzen emanen dut nik neurea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 221. orr.

Adio, adiskide ederra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.

Adio, Ofelia, eta ongi gogoan hartu zer esan dizudan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 49. orr.

-Adio, adio, Norbert! -esan zion Hagridek negar-zotinka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 216. orr.

Adio, Sophie maitea; oraino komentuan banintz bezala zaitut maite.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

-Tira, adio, Cassie, seiak aldera deituko dizut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 193. orr.

-Ba, adio, Antoine jauna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

Adio guztiei, mila esker, gu ere bagoaz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 75. orr.

Adio bada, maite polit hori; adio, haur maitagarri hori.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Adio, beraz: harresipean naiz, hamaiketatik hamabietara bitartean, zuengana bilduko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 45. orr.

Hona bertzenaz izkiriatu dizudan zortzigarren orrialdea, eta akitua naiz; beraz, adio.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 229. orr.

-Adio eta zuhur ibili.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.

Adio zapatatxo zilar-koloreari, adio gorputzaldi txarra jartzen zidan amets galduen putzuari ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.

-Adio -esan zuen patxada handiko filosofiaz eta oinez urrundu zen, bere agurrari inork ez ziolarik erantzuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Muxu bat eta adios.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 16. orr.

-Adio diruari!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 201. orr.

Adio, mila esker!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 99. orr.

Egongelara iritsi eta adio nire zoriona, ziplo amaitu zen: hantxe zetzan Miren, lepoa urratuta, odoletan blai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

"Adio, banoa", esan zidan Gregoriok, nire lagun zaharrak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.

Gerrara elkarrekin joango ginen esperantza nuen; baina zu Hilen Bidezidorren bila bazabiltza, elkarri adio esateko ordua iritsi da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 55. orr.

2 (izen gisa)

Ostalariak abiatzeko prest zeuden jadanik, eta adiorako ardoa laudorio eta adiskidantzazko adierazpen handien artean edan ostean, ibiltzeari ekin zioten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 319. orr.

Ez nikek adio luzetan galdu nahi, zeren eta hik ere heure etxea baitaukak, eta han izanen dituk heure etxekoak aiduru.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 441. orr.

Adio epel bat eginik urrundu da mendebaldeko bidean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Gero Perok adio hotza egin zidan, eta hantxe lotu nintzen, bihotza uzkurturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 166. orr.

Adio epel bat eginik urrundu da mendebaldeko bidean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Munduko ontzi guztiek adio ankerra egiten dioten uhartetar bakartia iduriko zenuke.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.

Munduko ontzi guztiek adio ankerra egiten dioten uhartetar bakartia iduriko zenuke.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.

Kisketa eskuaz jiratuko du emakumeak, sudurra kristalaren kontra zapalduz oraindik, eta adio keinua eginen dizu eskuaz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

Evelinek zurbil eman zion aurpegi, geldi, animalia babesgabe bat bezala: ez zuen ez maitasun, ez adio, ez esker on seinalerik begietan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.

3 irud/hed

Adio emaztea besarkatzeko parada.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

Adio aleman familia bateko partaide izatearen pribilejioari: hori ere une horretantxe etorri zitzaidan burura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Adio horri guztiari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 247. orr.

Adio Cebu, Agur Manila!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 204. orr.

Ai, ai, adio nere esku lana, hau gertatzen bazaut!Hemen bai ikusten dudala gabezia handi bat kluben aldetik, ez dutela asmatzen adio goxoak prestatzen.  Herria   2004-12-09

Baionak ez du deus egiterik izan, eta adio Europari.  Berria - Kirola   2004-10-30

Jakarta ez dago prest horiek ustiatzetik ateratzen dituen mozkinei adio esateko.  Berria - Mundua   2004-05-20

Genetika "txar"rari ez ezik, "on"ari ere adio esan beharko genioke.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Hala, 2005era arte, adio esan zioten GR-4ari.  Berria - Kultura   2004-07-06

Matteo Fagninik adio esan dio aurtengo Tourrari, Domina Vacanzeko txirrindulari lonbardiarrak lepauztaia apurtua izan baitezake. kulturalki oraingo diskurtsoan adio egin zaie printzipio handiei, gizarte berri baten "utopiei".  Berria - Kirola   2004-07-06

Lan honekin, behin baino gehiagotan esan duen bezala, Obabako munduari adio egiten diola adierazi zuen egileak aurkezpenean.  Berria - Kultura   2004-09-09

Adio dominen bat lortzeko aukerari, adio lan ona egiteari.  Berria - Kirola   2004-05-01

4 adio egin

Sudurra kristalaren kontra sakatuta adio eginez jarraituko du neskak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

Leihotik burua atera eta Weasley jaun-andreei adio egin zieten, harik eta trena bihurgune batean bestaldera igaro eta bistatik ezkutatu zituen arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 64. orr.

Zatoz jaun medikuari adio egiterat!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 397. orr.

Egun hartan, adio egiterakoan, eskua luzatu beharrean, ohi zuen bezala, musu eman niezaion, aldiz, besoetarik atxiki eta musu eman zidan kopetaren erdian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 588. orr.

Eta egin genion adio elkarri, eta zerbait hautsi zitzaidan barrenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 582. orr.

Huraxe eman zioten, zalantzarik ez, ordain bezala, aditzearen truke bere bi alabak [...] saldu eta eraman egin zituztela, eta berak ezin izan zien adio ere egin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 46. orr.

· Kulturalki oraingo diskurtsoan adio egin zaie printzipio handiei, gizarte berri baten "utopiei", etab.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 211. orr.

Kisketa eskuaz jiratuko du emakumeak, sudurra kristalaren kontra zapalduz oraindik, eta adio keinua eginen dizu eskuaz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

Gero Perok adio hotza egin zidan, eta hantxe lotu nintzen, bihotza uzkurturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 166. orr.

Adio epel bat eginik urrundu da mendebaldeko bidean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

5 adio esan (orobat erran)

Adio esan eta zaldiz urrundu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 344. orr.

Ministerioko txoferrek orgatxoak ekarri zizkieten, kutxak deskargatu, Weasley jaunari adio esan eta alde egin zuten. Elkarri eskua estutu zioten adio esateko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Ez nuen beste erremediorik izan: esku bat altxatu nion Florari agur gisa, eta berak ere berea altxatu, eta "adio" esan zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Haren familia abegikorrari adio erran eta Lapurdira aldatu ziren biak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.

Ez nuen joan nahi zuri adio erran gabe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 249. orr.

Mutilak orduantxe sumatu zuen adio esan beharraren gertutasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.

Hitzik gabe esan diot adio.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 82. orr.

Hantxe ikusten nuen gizona kaleaz bestalde, tabernako ate aurrean, bezero bati adio esaten edo beste bati ongietorri egiten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 9. orr.

Jaitsi, eta ama ikusi nuen, ontziak garbitzen, bere arropa beltzekin jantzita; luze begiratu nion, adio esateko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 93. orr.

· Abiatzeko eta Bilbori adio esateko unea iritsi zela jakin zuen berehala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 330. orr.

Ongi gogoan daukat Donoxti-aldeko lagun batek nola bota zion behin gure zaharrari adio esaterakoan: "bueno, agur, zaindu!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.

Adio esan nion etxeari, lorategiari, minutu batzuk egon nintzen eserita zuhaitzaren azpian eta adio esan nien auzoei.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Setheren kontuak aditu zituenean, hankak zenbatu zizkion eta ez zion adio ere esan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

6 adioak egin

Jiratu egin zen, adioak egin behar izan balitu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.

Etxea bete lagun zuen, eta beti-betiko hainbat adiskide eta Purutasunaren senideak joanak zitzaizkion adioak egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 343. orr.

Adioak egin eta bazihoala, Lupe itzuli zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 127. orr.

Ardiesten du apezpikuaren baimena, adioak egiten ditu herriari eta badoha nobiziaren egitera.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 203. orr.

7 adioak esan (orobat erran)

Bi egunen buruan, Abas eta Hamida adioak esateko elkartu ziren Al-Azar kalean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

Adioak esan zituztelarik, ez ote zion esan errezatu egingo zuela bere alde Husainen hilobiaren aurrean?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 338. orr.

Musikaren Egunak adioak erranen ditu aurten Urdiñarben (Zuberoa), 30 urte beteko dituen honetan. ETC-prentsa   Berria, 2019-06-08

8 adiorik ez

Eta adiorik ezHerria   2003-09-04

Adiorik ez, zeure beti, Daniel.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 171. orr.

Ni ordurako ongixko gogait egina nengoen adio eta adiorik ez guztiez, nahita heldu nintzen belu nasara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Adiorik ez, manito.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adio adio (3); adio atsekabe (7); adio egin (10); adio egiten (4); adio egiterakoan (3); adio erran (7); adio errateko (3); adio esan (51); adio esan behar (6); adio esan dio (6); adio esan diote (4); adio esan eta (7); adio esan zioten (4); adio esanda (3); adio esango (10); adio esango dio (4); adio esateko (12); adio esaten (4); adio eta (6); adio gisa (3); adioak esan (3); adiorik eta (5); adiorik ez (6); azken adioa (5); baina adio (4); da adio (3); edo adio (3); elkarri adio (4); ere adio (5); ere adio esan (3); eta adio (24); eta adio esan (5); eta ez adiorik (6); ez adiorik (49); ez adiorik eta (5); zion adio (4); zuri adio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus