Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agintza 1 iz promesa, zerbait egingo dela aginduz ematen den hitza. ik agintzari; hitzemate.

Hori ikusirik, agintza bat egin zion Girolamo Cardanok: zure asmakizunak erakusten badizkidazu, ez bakarrik nik ez ditut sekula argitaratuko, baizik eta zifratan apuntatuko ditut neuretzat, ni hil ondoren inork uler ez ditzan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

Hilabeteko epea izango du horretarako eta atzo egin zituen lehen adierazpenetan, politika, ekonomia eta segurtasun alorretako erronka handiei aurre egiteko gai izango den talde indartsu bat eratzeko agintza egin zuen Al Malikik.  Berria - Mundua   2006-04-23

Agintza gehiegi egin zaizkigu hainbat bileratan, eta hitzemate horietatik bakar bat ere ez da bete.  Berria - Harian   2005-07-06

Agintza bat egin nuen, eta agintza hori hausten badut, infernuan erreko naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 269. orr.

Edozein pertsonak, unibertsitatek, edo ikastetxek makur uste baldin badu beren botu, zin egite edo agintza guztiak horrelako zezen lasterketekin sainduen ohoretan edo nahi den eliza jaietan edo bestetan egiten ahal direla, ez dituzte behar josteta horiekin ez ospatu ez ohoratu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Senarrak berriro ez zela gertatuko esanez malkotan egin zion agintza errefusatzeko indarrik ez zuen izan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Ezkontza ez zen bali: ondoko urtetan ikasirik sakramenturik gabe zirela, berriz itzuli biak elizarat, makur horren xuxentzerat, eta Garnier jaun erretorak benedikatu zituen heien agintza berriak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.

Beraz, agintza xumeari gerokoan Zin guztizkoak jarraitzean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

2 agintza hautsi gabe

Une honetan nonbaiten badago, beraren alabaren aurpegian dago, neskato txikiaren berarenganako leialtasunean, non dagoen ez esateko Lucyren agintza hautsi gabean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus