Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abilidade (ETCn 265 agerraldi; orobat abilitate g.er.) 1 iz trebetasuna. ik abilezia.

Horixe da adinekoen abilidadea, gauzak hirutan esatea, edo lautan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 31. orr.

Itsasoa narrats jartzen baldin bada, traineru bakoitzak bere abilidadeak erakutsi beharko ditu, indarraz gain.  Berria - Kirola   2004-09-11

Iban Zalduak egunerokotasunetik abiatuta irakurlea hunkitzeko duen abilidade aparta.  Berria - Kultura   2004-03-20

Matiasek pentsatu zuen munduko mediku gehienek, abilidade handiak izan arren, ez dutela bizitza osoan euli itsurik ikusiko, bera, Matias, une hartan ikusten ari zen moduan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 58. orr.

Hitzak apurtzeko abilidadea zuen, eta ez nuen denbora askorik behar izan literaturarekin loturarik ez zuela konturatzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Badu bere burua besteei baldar erakusteko abilidadea, aldi berean komunikatu nahi duena ikusgarri eta dotore eginez.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 30. orr.

Berak ez zuela kontu haiek kontatzeko abilidaderik esan zuen baserritarrak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Zerraren hortz bat alde batera okertu zion eta bestea beste aldera, erabat estropeatu ziolakoan, baina entrama galanta eman zion eta, indarrez eta abilidadez, trontza asmarazi horrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus