Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aberri (ETCn 10.101 agerraldi) 1 iz sorterria, eskuarki naziotzat hartzen denean. ik nazio; herri.

Aberri bateko, lanbide bateko, zibilizazio bateko, erlijio bateko gizon bilakatzen da, beraz, gizona.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 177. orr.

Herritarrak, aberria arriskuan da!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

Izan nahi genukeena garelako itxura eginez bizitzea egokitu zaigu beti: hizkuntzarekin, aberriarekin, munduarekin.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 44. orr.

Nork bere herrira joko du, nork bere aberrira ihes egingo, gerra suntsitzailetik urrun.  Elizen arteko biblia   Jr 50,16

Eta pentsatzen ari zen berak, toki guztietan judu izanik, atzerritar beraz, ba ote zuen aberri bat izateko eskubiderik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Aberria, erran nahi baita arbasoen lurra, guretzat lehenik Euskal Herria da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 118. orr.

Ez dakigu ordea abertzale horren aberria zein zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.

Komandantea bai, izan nintzan komandantea, baina Euzko Gudarostekoa, gudan, aberria etsai faxistengandik babesteko gudan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 91. orr.

Aberriaren alde eman zuten bizia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.

Aberriaren alde dena eman behar zela uste zuten EKIN eta ETAko gazteek ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 29. orr.

Alde guztietan, lapurreta, bortxakeria, hilketa, gure senide eta ongileekiko esker txarra, kalte egiteko eta ez errugabe bati laguntzeko egiten den zinegite faltsua, eta bere aberriaren aurkako konspirazioa, delitu nabarmenak dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Aberriaren pizkundeak ere gutako asko ez gaitu askorik gogoberotzen, nazionalisten eskuetatik badator.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.

Amodio kanta bat ene aberriarentzat, / aberri txiki, argi handi.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.

Aberria... /... soldaduena da;... /... Jainkoa... /... apaizarena;... /.. ondasunak... /... aberatsenak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.

Peitu zuten herria, peitu zuten aberria, peitu zuten atzerria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Itsuak eta begibakarrak bazuten lurralde bat bererik, lur puska bat hiltzeko eta betiko atsedena eskuratzeko, aberria hori besterik ez baita, aberria hezurrak gordetzeko herria baita. bai baitzekien gizon-emakumeek aberri deitzen ziotela poz edo minaren ekarle zen lurraldeari, gizon-emakumeek aberri deitzen ziotela bakardadetik babesteko eraiki zuten etxeari, gizon-emakumeek hilkor zirela, hauts eta lohi zirela, ahazteko behar zuten euskarriari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Praga baitzitzaion aberri bezain erbeste, bera Pragakoa izanik ez baitzen Pragakoa, ez baitzen ez judu, ez txekiar eta ez aleman.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

Ez dute gure Aberria indarkeriarekin desegingo.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 93. orr.

Geure Aberrian geu izan gaitezela inongo erbestetarren aginpide gabe: geure familiekin, geure zaletasunekin, geure erlijioarekin, geure lanbideekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 50. orr.

Hark baitzuen deblauki erran "Euskal Herria da euskaldunen aberria".  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 11. orr.

Aberria da sorterria.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 144. orr.

Buru-belarri aritu zen sionismoaren helburu nagusiaren alde: aberri bat lortzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 285. orr.

1960an, eta baita 1970ean bertan ere, Obabako nekazariek antzinako mendeetako aire hori zuten, eta, zentzu hertsian, beste aberri batekoak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Ene aberri lehena -bakotxak bere ikusmoldea-, da lurra.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 144. orr.

Izugarri handia zen etxea; baso eta mendiek babesten zuten ordekatik; aberri bilakatu zitzaion etxe hura herrialde arrotzean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Aberria sentimendu bat zuan niretzat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.

Praga baitzitzaion aberri bezain erbeste, bera Pragakoa izanik ez baitzen Pragakoa, ez baitzen ez judu, ez txekiar eta ez aleman.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

1789ko iraultzaz geroz, alabaina, Frantziaren eremuetako ikastegi guztietan [...] irakatsi izan da beti, Estatua eta Nazioa eta Populua eta Aberria: patrie, peuple, nation, état, denak gauza bera direla, egundainotik eta sekulakotz Frantzian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 39. orr.

Denak erne bai erne egon ziren, erbesteratuak beren aberriaz, beren etxe urrutikoaz mintzo direnean sentitzen dutenaren antzeko tristuraren zantzua nabari baitzuen ahotsean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 59. orr.

Aberritik hainbeste lagun erbesteratu zuena, erbestean hil zen.  Elizen arteko biblia   2 M 5,9

Aberri baten eraikuntzak ez du horrenbeste odol merezi.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Estatu indartsu bat, aberri berria egiteko, eskatuko du Unamuno-k Valentziako Ateneoan konferentzian 1902an.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 66. orr.

Euzkadi geure Aberri agurgarria, galdu zenetik, hemen bilatu dute gehienek -ez denek esateagatik- beren ostatua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 50. orr.

Eta gure haurtzaroan, "Aberri handia" La Grande Patrie, eta "aberri ttipia" la petite patrie, ez genuen besterik entzuten, plazetan, eskoletan ala elizetan, Iparralde guztian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 118. orr.

Nire sorterriari diodan maitasunak bat egiten du aberri handiari diodan maitasunarekin, eta, sozialista naizen aldetik, baita amesten dudan aberri unibertsalarekin ere.  Berria - Kultura   2004-05-04

Konstituzioa oinarritzen da hautsi ezinezko espainiar nazioaren batasunean, hura baita espainiar guztien aberri komun eta zatiezina.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 106. orr.

Kantika ozen hura hain maite zutenek, Res Publica aipatzean ere, Frantzia bera zuten gogoratzen, erran nahi baita [...] gure Ipar Euskal Herri xumea bere altzoan goxatzen eta kulunkatzen zuen Nazio puxant eta Aberri Handi egiazkoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Gure aberri pobreak eta kultura kaskarrak balio oso erlatiboa du, hori egia da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.

Azkenik, iraganetik datorren aberri politikoa [...] etorkizunera zabaltzen den hezur-haragizko aberri konkretu bihurtzen da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 128. orr.

Zeren aberri burujabea eta sozialista eraikitzea baitzen orain helburua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 92. orr.

Errexago da funtsean bihotza aberri irabazle batetik deslotzea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 126. orr.

Bainan, nik erranen dut, gaurko egunean, ikusiz gauzak nola diren, ene aberri lehena ez da Eskual Herria.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 144. orr.

Zuengan berezko justiziaren printzipioaren aztarrenik txikienik ere baldin balego, besterik gabe, zuen ekipaje, dirua eta ondasunak bildu, zuen emazteak eta seme-alabak hartu, eta hanka egingo zenukete aberri mairurantz, nondik ordu txarrean etorri baitzineten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 239. orr.

Nik idazten dudana baita aberri galdutik geratzen zaien gauza bakarra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

Balizko aberri baten oroimina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 65. orr.

Funtsean ez dago gaurgero Aita ahalguztidunik zer egin behar dugun esango digunik, zigortuko gaituenik oker egiten dugunean, babestuko gaituenik adore faltan gaudenean, Aberri behin-betikora eramango gaituenik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.

Ahotsean nostalgia kutsu bat nabari zuen: gazteek zerbaiten desira eta nostalgia sentitzen dute beti, susmopeko aberri ezaxola eta beldurgarri batena, mundua deritzon aberri horrena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Piamontea gure aberri zinezkoa zen, geure burua ezagutzen genuenekoa; Turin inguruko mendiak, egun argietan ikusmenean, eta bizikletaz irispidean, gureak ziren, ordezkaezinak, eta haiek irakatsi ziguten nekea, eroapena eta nolabaiteko zuhurtzia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta, non ere aberri sentimenik ez den, ez du hizkuntzak eramango hara.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 177. orr.

Orain azter dezagun Anaxagorasen homeomeria, grekoek hala deritzotena eta guri aberri hizkuntzaren txirotasunak geure mintzairan esaten uzten ez diguna.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.

Txikia -ez agian Txikia poeta, baina bai Txikia borrokalaria- ondo bizirik dagoelako euskaldun askoren gogoan, eta horren erakusgarri da aipatu berri dudan hilobia, Estatu handietako aberri-gurasoen panteoien antzera ia inoiz lorerik falta izaten ez duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 97. orr.

Aberri libertatearen alde.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

Nik ez dut garai bateko federik, ez eliza kontuetan ez aberri kontuetan ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 113. orr.

Ni banoa hemendik, bizitzaren erdia eman dut hemen eta orain aberri-oporrak merezi ditut erotu baino lehen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Agur, gure aberri egarriaren azken edantoki gazia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Eta nago, aste santuaren antzera aberri eguna ere ez ote den molde huts, ohitura zaharkitu, errutina bihurtu Kinka hartan, 1938ko Aberri Egunerako agiri bat atera zuen Euzkadi Buru Batzarrak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 112. orr.

Arrakasta handia izan zuen lehen Aberri Egunak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 135. orr.

Suharki, aberri-zale agertzen direnen diskurtsoen muina sinesgaitzago zait, manipulazio hutsa irizteraino batzuetan. ik abertzale.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 131. orr.

4 irud/hed

Erbestearen garratza uzten du aho sabaian, negua baitu laranjak aberri eta amets.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.

Egun batetik bestera, batere aztarnarik utzi gabe desagertzen zen zuela ordu gutxira arte aberri zuen hiritik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 44. orr.

Lagunak nituen aberri bakar, lagunak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 159. orr.

Euskara aberri bat dela diote poeta txurigorriberdeek, Hugoren zera hura bereganatuz, eta aberri horren erdian... zer?, hitzak, hotsak, esanak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

Frantses errepublikak, "giza eskubideen aberri" horrek historian zehar ukan duen jokabide ilunaz lurralde gutietsieri buruz.  Herria   2005-07-07

Sugandilen aberria eguzkia da. -Nire aberriaren izena Haydn da.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.

Orain zeure argi-izpiak ezkutatu dizkiguzu eta, zeruko aberri zoragarrira alde eginez, gure konpainia kaskarra aingeru eta santuen etengabeko konpainiaz ordezkatu duzu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Orain zeure argi-izpiak ezkutatu dizkiguzu eta, zeruko aberri zoragarrira alde eginez, gure konpainia kaskarra aingeru eta santuen etengabeko konpainiaz ordezkatu duzu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Gure bihotza zeruko aberriaren irrikaz sututa balego, erraz eramango genuke kanpoko hotzaDenbora gutxian, askok eta askok utzi zituzten munduko ardura garratzak eta, Frantziskoren gidaritzapean, benetako aberrira, on mugagabera, itzuli ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.

5 aberri ama (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Ildo horretatik, Pekingo ordezkariak azpimarratu zuen "Aberri Amatik banatzeko ekintza terroristak egiten dituen aktibista" dela Dalai Lama. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-23

Aberri ama aipatzen ez dizutenean! Horixe gauza ridikulua! Zer aberri ama, gero! Ama torturatzailea, zikiratzailea, hiltzailea, ebanjelizatzailea. ETC-prentsa   Argia, 2009-05-31

Lurralde hispanoamerikarrak "aberri-amarengandik" banatu ziren, askotan Britainiar Inperioaren laguntzarekin, Espainiaren monopolioaren gainetik aritu nahi baitzuen merkataritzan Amerikarekin. ETC-entziklopedia   Amerikaren deskolonizazioa, Wikipedia

Iraultzaileek, erregimen aldaketa sinbolizatzeko erabili zuten, baina, batez ere, "aberri ama"ren sinbolismoa azpimarratzen zuelako, errepublikaren seme-alabak babesten dituen ama elikatzailea. ETC-entziklopedia   Marianne, Wikipedia

6 Aberri Egun

Dakidana da aberri eguna eta abertzaleen batasuna eta mariasantisima horien guztien gainetik aberria bera dagoela: jendea, alegia, herri honetan bizi nahi dugun guztiak, bizi nahi eta ezin dutenak barne.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 113. orr.

Baina Aberri egunak eta agiri handiak gorabehera presoek barruan jarraitu zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 94. orr.

Fede honi loturik zeuden 1932ko Aberri Eguna eratu zuten abertzaleak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.

Euskal Herri independentearen aldeko aldarria egingo du Aberri Egunean, Gernikan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

-Aurreko batean Aberri Egunari buruz jardun genian - abiatu zaizu inspektorea -; gaurkoan Lege Sindikal berria hartuko diagu hizpide.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 125. orr.

Biharamunean egin zioten hileta-elizkizuna, Pazko igande eta Aberri Egunean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

Behin, militante lan hori Galarretan antolatu zen Aberri Egunean, Txokoren gain geratu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Aberri Egunaz, baten bat ibili zen han lore gorriak paratzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 26. orr.

Emakume Abertzale Batzan sartu zen Polixene oso gazterik, PNVren baitan emakumeek sortu zuten talde berezi hartan, eta irratiko elkarrizketan kontatu duenez, bere lehen mitina Urduñan eman zuen, Aberri Egun batez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 147. orr.

Egin izan zela ere Itsasun, 1963ko Pazkoz, delako Aberri Eguna.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aberri bakarra (6); aberri bat (8); aberri baten (5); aberri batzarra (8); aberri batzarrak (17); aberri batzarrean (8); aberri batzarreko (11); aberri berria (24); aberri egun (46); aberri egun bateratu (4); aberri egun bateratua (16); aberri egun bateraturako (4); aberri eguna (159); aberri eguna eta (4); aberri eguna ospatu (4); aberri eguna ospatzeko (5); aberri eguna zela (4); aberri egunak (11); aberri egunaren (38); aberri egunaren harira (4); aberri egunaren karietara (9); aberri egunari (11); aberri egunari begira (6); aberri egunean (85); aberri egunean nazio (6); aberri eguneko (22); aberri eguneko ekitaldian (6); aberri egunera (9); aberri egunera begira (5); aberri egunerako (33); aberri egunetik (5); aberri eta (6); aberri horren (4); aberria da (6); aberria eta (18); aberria maite (5); aberriak eta (4); aberriaren alde (54); aberriaren alde eta (4); aberriaren aldeko (18); aberriaren eta (7); aberriaren mugak (6); abk aberri (5); aurtengo aberri (27); aurtengo aberri eguna (14); aurtengo aberri egunean (9); batasunak aberri (6); benetakoa dun aberri (4); bere aberria (5); bere aberriaren (6); beste aberri (5); da aberri (12); da aberri eguna (8); da aberria (4); den aberri (8); du aberri (17); du aberri eguna (8); du batasunak aberri (4); dun aberri (9); dun aberri berria (9); dute aberri (4); eajk aberri (5); eajko aberri (8); eajko aberri batzarrak (4); eajren aberri (7); eajren aberri batzarrak (4); eak aberri (4); eta aberri (22); eta aberria (8); eta aberriak (4); eta aberriaren (19); eta aberriaren alde (6); euskaldunen aberria (4); gure aberri (9); gure aberria (19); gure aberriak (4); gure aberriaren (10); iazko aberri (5); iazko aberri egunean (4); igandeko aberri (4); lehen aberri (7); nire aberri (4); nire aberri bakarra (4); nire aberria (12); ohiko aberri (4); ospatu zuen aberri (4); ospatuko du aberri (6); udalbiltzak aberri (6); zuen aberri (6); zuen aberri eguna (4); zure aberria (4); zuten aberri (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus