Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

DNA iz (sigla) azido desoxirribonukleikoa. ik ADN.

Barruan, DNA probei esker identifikatuak izan diren 610 biktima zeuden.  Berria - Harian   2005-07-12

2001eko DNA frogak zituztela argudiatuta, iazko guardia zibil berek atxilotu zuten joan den astean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Orain Afrikako animalien kopurua zehazki kontatuta dago, ez da abentura han barneratzea, antolatutako bidaia baten bitartez familiako oporraldia bilakatu baita, zilar koloreko bizkarra duten gorila arrak atseginak eta maitakorrak direla ere erakutsi digute biologoek, eta DNAn oso antzekoak garela, hain zuzen ere.  Berria - Kultura   2006-01-11

Ez bakarrik zigotoko kromosomak eta abar lanean ipintzeko gai, zigoto osoa baizik; hau da, hasieratik eta bizi naizen artean nire gidari holistikoa dena baizik, giza ataletan, zelula, kromosoma, DNA, gene eta abarretan gertatzen diren guztien hasierako, funtsezko gidaria, arau idazle nagusia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

Ludian ez bezala, abiapuntua hagitzez garatuagoa izaki, bakterio eta zelulen DNAetan atxiki oroimenari esker eta haien arteko borrokaren ondorioz, liseriketa prozesu bat bailitzan, bilakaera agudo gertatu zen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

Ura, adibidez, kasu guztietan H2O substantzia kimikoarekin identifikatzen den moduan edo tigre guztiek DNA mota jakina duten moduan, gogo-egoeren identifikazioa egin aurretik jakin behar dugu ea gogo-egoera bakoitzak burmuinaren mailan klase natural bat osatzen duen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus