Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ADN iz (sigla) azido desoxirribonukleikoa. ik DNA.

Bertan lehorreratu zuten hilotza abenduaren 18an eta ADN laginak hartu zizkioten, ez baitzuen inolako identifikaziorik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Antza, ADNa da garenaren arkitekto nagusia.  Berria - Kultura   2006-01-12

Behi eri hari egin ADN ikerketek diote Kanadako Albertan sortua zela aberea, etxalde batean.  Herria   2004-01-15

Loup-Y-Es-Tu etxeko hauts-toxa bat eta ADNaz indarturiko Gilda krema multzo bat, zelulak indarberritzeko eta makromolekulak birkonbinatzeko bizkortua, eman zizkidaten gainera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.

Onartzea krudela izan arren, egoera dagoenean egonda, litekeena duk Alargun Beltzaren ADNa azido nitriko upel batean egotea honezkero, landareentzako ongarri bihurtua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.

ADN frogak ere ez ligukeela behar beste lagunduko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.

Orain ere otsoen eta zakurren ADNa berdintsua omen da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Ez genekien gauza handirik agente garrantzizko horri buruz, baina bai bi gauza funtsezko: bagenekien KAOSeko agente garrantzizko horrek itsuki maite zuela piku-mermelada, batetik, eta bagenekien bere listuaren ADNko nukleotidoen sekuentzia zifratua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 86. orr.

-bestetik, askoz ere gehiago dakigu orain ADNaren egituraz, horretan lastertasun bizian abiatu baita XX. mendea azkeneko urteetan bereziki, eta bizia bera zer den gertuagotik jakin dugu;  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 17. orr.

Alde batetik, Annie Parmentier antzezle ohia, bere alaba Isabellen aitatasuna Marcel Martini egozten ziona, eta, bestetik, Hélène Daudet, haren alargun gaztea, aztarna guztien kontra, bera ere senarrak beti eutsi zion ezezkoari irmo atxikitzen zitzaiona, baita epaileak ADNaren azterketaren bidez egia zientifikoki argitzeko gorpua hilobitik ateratzea agindu ondoren ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Biktima nortasuna ADNarekin transmititzen da, eta halaz, zuenak bezalako gerlak hazten dira, elur luma lurrean itzulikatzearen bortxaz borobil erraldoia bihur litekeen eran.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 137. orr.

Hezurren adina aterako dute, Kolonen ADNaren berri emango digute, eta beste hamaika xehetasun halako jakin ahal izango dugu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 185. orr.

Biloaren ADN azterketa egin eta Samiyarena zela agertu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 12. orr.

Urte batzuen buruan, fenomeno hori zeri zor zitzaion erakusteko moduan egon zen: zenbait bakterio-ondotan, baziren entzima batzuk ADN arrotza mozteko ardura zutenak, eta haien bidez eragozten zitzaion bakterioa inbaditu eta han sustraitzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Blusa poliziei eramango genien, ADN proba egin ziezaiotela eskatu eta artzaina olio irakinezko ontzi batean sartuko zuten egostera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 314. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

adn eta (5); adn froga (3); adn frogak (5); adn lagin (3); adn laginak (3); adn molekula (3); adn sekuentzia (4); adn transgenikoa (3); adn zati (5); adn zatiak (3); adnaren egitura (5); adnko nukleotidoen sekuentzia (3); adnzko mundu batera (3); eta adn (3); eta adnaren (6); zuten adn (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus