Eduki publikatzailea

Unibertsitate tituludunentzako prestakuntza eta ikerkuntzarako bekak 2014

2014/11/11ko EBO

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/12

Helburua:

Administrazio publikoaren institutu nazionalak 5 bekatarako deialdia egin du gizarte eta lege zientzien arloko unibertsitate tituludunentzat; 2 bibliotekonomia eta dokumentazioaren arloko unibertsitate titulatuentzat.

Bekaren zenbatekoa:

Bekaren banakako zenbatekoa 1.300,00 eurotakoa izango da hilero.

Onuradun izateko bete beharreko baldintzak:

Bekaren onuradun izango ahal da edozein espainiar edo Europar Batasuneko kide den herrialdeetako edozein hiritar, graduko titulua edo lizentziatua, arkitektoa edo ingeniariarena lortua badute, eskatutako bekaren arabera:

  1. Zientzia politiko, administrazio publiko, zuzenbide edo gestio publikoaren arloetan.
  2. Bibliotekonomia eta dokumentazioaren arloetan.

Titulazioa 2010-2011 ikasturtean edo geroago lortua behar dute.

Iraupena:

Beken gehieneko iraupena urte betekoa izango da, beste urte batez luzatuko ahal delarik.

Eskarien formalizazioa:

Eskariak aurkezteko epea 15 lanegunetakoa izango da, 2014ko azaroaren 28rarte, deialdia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita.