Jardunaldia: genero-ikuspegia lan-arriskuen prebentzioan txertatzea
Lehenengo argitaratze data: 2017/11/09
Osalaneko azken jardunaldi honetan hauxek izango dira helburuak:
• Genero-ikuspegia lan-arriskuen prebentzioan txertatzeko beharrizanari buruzko kontzientzia piztea.
• Emakumeek eta gizonek lan-arriskuen eta gaixotasun profesionalen arloan duten egoera ezagutzera ematea.
• Maskulinitate tradizional hegemonikoaren gizarte-ereduak arriskuak jasateko orduan duen eraginari buruz hausnartzea.
• Genero-ikuspegia enpresen eta erakundeen prebentzioaren kudeaketan txertatzeko jarraibideak ematea.
Hasiera data: 2017/11/14 - Amaiera data: 2017/11/14
Iraupena (orduetan): 5 - Ordutegia: 09.00-13:30
La Bilbaina Elkartea
Navarra, 1 - 48001 · Bilbao , Bizkaia (España)