Donostia-San Sebastian-Taldez aldatzea

Taldez aldatzea (Donostia - San Sebastian)

Informazioa

  • Eskaerak ezarritako epeetan bakarrik tramitatuko dira.
  • Talde-aldaketak, irakasgai solteentzat eska daitezke, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik.
  • Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie, eta onartzen diren aldaketak GAUR aplikazio informatikoan eguneratuko dira.
  • Kontuan hartuta talde bakoitzari esleitu beharreko plaza kopuru mugatua, baliteke aldaketak egiteko egindako eskaera guztiak onartu ezin izatea.

    • Araudiaren arabera, 5. eta 6. deialdietan daudenek izanen dute lehentasuna.

    • Gainerako kasuetan, eskaerak espedienteko batez besteko notaren arabera ordenatuz ebatziko dira.

Hizkuntzaz aldatzea

  • Hizkuntza dela eta talde-aldaketa eska daiteke irakasgai solteetan.
  • Eskura dauden baliabideen arabera ebatziko dira horrelako eskaerak.

Derrigorrezko irakasgaien arteko ordutegi-talkagatik taldez aldatzea

  • Ikasleek talde-aldaketa eskatu ahal izango dute (ikasturte bateko edo gehiagoko irakasgai bat edo gehiago), matrikulatuta dauden irakasgaien arteko ordutegi-talka egiaztatzen badute.
  • Talde aldaketa beheragoko mailetan gainditzeke dituen irakasgaietarako eskatu behar da beti.

Garrantzitsua da matrikula egin edo taldea aldatzeko eskaera egin aurretik ordutegiak kontsultatzea.

Taldez aldatzea arrazoi bereziengatik

Edozelan ere, taldez aldatzeko eskaria egin dezakete aparteko egoera hauetako batean dauden ikasleek:

  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa daukatenek. Aldundiak edo erakunde eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da.
  • Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariek. Aurkeztu behar da estatuko edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria, edo UPV/EHUko Kirol Zerbitzuarena.
  • Genero indarkeriako biktimek. Aurkeztu behar da babes aginduaren kopia edo genero indarkeriaren biktima dela adieraziz fiskaltzak egindako txostenaren kopia.
  • Mendeko senide baten zaintzaileek. Aurkeztu behar da aldundiak edo erakunde eskudunak emandako ziurtagiria.

Txanda aldaketa arrazoi bereziengatik eskatzen denean, eskariarekin batera egiaztagiria aurkeztea DERRIGORREZKOA da; horrela egin ezean, eskaerak automatikoki ezetsiko dira.

Lan arrazoiengatik eta arrazoi praktikoengatik (Bidelan) taldea aldatzea

Lan-kontratua eta enpresako praktikak (Bidelan) dituzten ikasleek taldez aldatzeko eskatu ahal izango dute.

  • Lan-kontratuaren kopia bat, praktiketarako hitzartua (Bidelan) edo lan-bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Laneko ordutegia eta eskola ordua bateraezinak direla justifikatu egin beharko da.

Azpitalde praktikoa aldatzea

  • Azpitalde praktikoa aldatzen dutenak irakasgaiko irakasleei eskatuko zaizkie zuzenean. Irakasleak berak baimenduko du eskatutako aldaketa eta bere zerrendetan islatuko du.

Ikasleen arteko trukaketak euskaraz eta gaztelaniaz ematen diren irakasgaien artean.

  • lkasleen arteko trukaketak, irakasgai berean edo beretan matrikulatutako bi ikasleen artean soilik egin daitezke.