EHUSAREA-24-Aurkezpena eta helburuak

Aurkezpena eta helburuak

Irudia

Aurkezpena

      Gure unibertsitatearekin batera Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen duten unibertsitateek, maila goreneko benetako komunitate akademikoa osatzen dute, eta aldian-aldian (bi urtean behin) Nazioarteko Kongresu batean biltzen dira. Kongresu horrek aukera aparta eskaintzen du elkartzeko,  informazioa eta ezagutza trukatzeko, eta doktoregaiek beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapausoak aurkezteko.

Sarea sendotu eta garatu den urte hauetan, UPV/EHUko programa horietan matrikulatu diren ikasle latinoamerikarrak milatik gora izan dira.

            Aurten, 2024an, Graduondoko Sare Latinoamerikarraren Nazioarteko VIII. Kongresua egingo da, hurrengo goiburuarekin:

        "Unibertsitatea-gizartea konektatu: ezagutza sareak ehunduz"

 

Helburuak

     Kongresuen helburu nagusiak hauek dira:

  • Latinoamerikan ematen diren doktorego-programen ikerketa-ildoak ebaluatzea eta sendotzea, globalizazioak eragindako arazo eta erronka nagusiak diziplinarteko ikuspegitik aztertuz.
  • Parte hartzen duten irakasleen (Irakasleak, tutoreak, tesi-zuzendariak, programen arduradunak) arteko erantzukizunen banaketa ebaluatzea eta, hala badagokio, egokitzea.
  • Sareko unibertsitateetako irakasleen topaketak normalizatzea.
  • Doktoregaien arteko topaketako esperientzia positiboan sakontzea, diziplina arteko doktorego-ikerketak trukatzeko.
  • Sareko kideen ikerketak zabaltzea, doktoregaiek aurkeztutako txostenak argitaratuz.
  • Nazioarteko lankidetzarako Espainiako Agentziaren edo Europar Batasunaren, UNESCOren edo nazioarteko beste erakunde batzuen laguntza-programetan sartzeko sareen sorreraren balantzea egitea.
  • Informazioa eta ezagutza partekatzeko tresnak ezartzea, ikertzaileek unibertsitate bakoitzaren baliabideak eskuratzeko aukera izan dezaten.
  • Euskadi Latinoamerikan ezagutzea eta sustatzea, bereziki goi-mailako irakaskuntzaren esparruan.