Breadcrumb

Asset Publisher

“Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita

Image

Helburua

Ikus-entzunezko tresnak balio positiboak helarazteko tresna gisa erabil daitezen eta unibertsitateko komunitatean erreferentziazko eredu solidarioak izan daitezen, Kultura, Communication y Desarrollo "KCD" GKEak, “Film Sozialak” ZinemaIkusezinaren Nazioarteko Jaialdiak eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak abian jarri dugu, beste urte batez, “INVISIBLE EXPRESS” lehiaketa.

Izena emateko epea

Irailaren 1etik 22ra arte 2023ko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita egongo da.

Izena ematea

Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, formulario honen bidez.

Gaia

Irailaren 26an, asteartean, emango da film laburrak egiteko gaiaren berri. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie non eta zer ordutan izango den.

Sariak

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  • Epaimahaiaren Saria: 1.500 €
  • Ikusleen Saria: 750 €

Anima zaitez eta parte hartu!