Breadcrumb

Asset Publisher

Mugikortasunaren Europako Astea: Begiratu zure campuseko jarduerak eta anima zaitez parte hartzera!

Image

Bizikleta tailerra, patinete elektrikoa, oinez/bizikleta ibilbideak, Formula auto/motoen erakusketa, lehiaketak, webinar-ak...

Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Konbinatu eta mugitu!" lelopean, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta AZP) zuzendutako jarduera presentzialak, eta online jarduerak, martxan jarriz.

Begiratu zure campuseko jardueren zerrenda eta animatu zaitez parte hartzera!:

  • Bizkaiko Campusa
    • Ibilbidea oinez Arboretumean zehar
    • Formula Student auto elektrikoaren eta Moto Student moto elektrikoaren erakusketa
    • Patinete elektrikoaren erakusketa
    • Ibilbidea patinete elektrikoan Leioako Metrotik Leioa-Erandioko Campusera UPV/EHU
    • Multimodalitate lasterketa
  • Online
    • "Hobeto konektatzen" jardunaldia [gaztelaniaz]
    • Webinar: “Badakizu Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailu bat (MPI) erabiltzen? Nola egin modu seguruan" [gaztelaniaz]
    • UPV/EHUn mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa
    • Argazki lehiaketa

Registration

Web address: Informazio gehiago eta izen-ematea