Lan plangintza

Egitasmoa

1.- PROZESU KOGNITIBO EBOLUTIBOEN (PKE) DISEINUA ETA GARAPANA

1.1.- Autoformazioa: proiektuko taldeko kideak (Bilboko hezkuntza Fakultatea eta Bilboko Ingeneritza Eskola)  autoformatuko dira PKEaren aplikazioan material curricularretan.

1.2.- PKE Edukien Sorkuntza: geroago taldeak diseinatu eta ekoiztuko ditu irakasteko PKEko edukiak magisteritza eta ingenieritzako ikasleentzat. Proiektua kolaboratiboa izango da irakasle eta ikasleen artean guztion proposamenei erantzuteko asmoz.

2.- GELAKO INPLEMENTAZIOA

2.1.- PKE edukien irakaskuntza: irakasleriak PKE edukiak irakatziko ditu, ikasleriak material mota honekin ohitu eta trebatzeko, eta bere ikaste prozesuan material hauek erabili dezan. Ikasleriari galdetegi desberdinak pasatuko zaizkio PKEak egoera eta problema desberdinetan eraltzeko.

2.2.- PKE edukiak sortzen dituen ikasleriak: Ikasleriak PKEko materialak sortuko ditu Hezkuntza Berrikuntzako Proiektuan dauden beste ikasle batzuek erabili ahal izateko. Ikasle talde bakoitzari erronka bat aurkeztuko zaio beste ikasle talde baten beharrei laguntzeko. Hau da, veste talde batek planteatuko erronkari erantzun beharko dio.

Gainera, ingenieritzako eta magisteritza eskolako ikasleak, Hezkuntza Berrikuntza Proiektuko kideek eta Errepublika Dominikanako bigarren hezkuntzako irakasleak gidatuta, herrialde honetako bigarren hezkuntzako ikasleriarentzat material didaktikoa sortuko dute.

Herrialde horretako irakasleriak arduratuko da bere ikasleriak sortutako materialak praktikan jartzen eta erabiltzen ezagutza esparru desberdinetan (matematika, robotika...).

2.3.- Ikasleriak sortutako PKE edukien irakaskuntza: Ikasleria beste ikasle batzuk sortutako PKE edukien hartzaile suertatuko da eta ikasle sortzaileek gidatuko dituzte erabilpenean.

Ikasleriari galdetegi desberdinak pasatuko zaizkio PKEak egoera eta problema desberdinetan erabiltzeko. Ikasleriari kalitate eta aprobetxamenduaz ere itaunduko zaio. Proeiktuan inplikatutako ikasle guztiak idazki bat egingo dute gauzatutako atazaren inguruko balorazio bat eginez, eta PKEko material didaktikoa sortzeko motibazioaz.

3.- AZTERKETA ETA EMAITZAK: Galdetegi desberdinetan jasotako emaitzen azterketa estadistikoa gauzatuko da. Datu kualitatiboak SPSS programaren bitartez tratatuak izango dira. PKEko material didaktikoen eraginkortasuna ebaluatuak izango dira, eta planteatutako erronkak ebaztea zenbateko asetze eta motibazioa izan duen.

4.- EMAITZEN HEDAPENA: Azkeneko informe bat idatziko da, eta bertan diseinuaren deskripzioa eta inplementazioa uniberstitate hezkuntza komunitateari igorritakoa jasoko da. Gauzatutako lana, proiektua bera, eta honen bitartez lortutako emaitzak hezkuntza berrikuntzako kongresu eta aldizkari zientifikoetako artikuluetan zabalduko da.