Eduki publikatzailea

Kablerik Gabeko Sentsore-Sareetarako Kokapen Sistema

Doktoregaia:
Jagoba Arias Pérez
Urtea:
2005
Zuzendaria(k):
Aitzol Zuloaga Izaguirre
Deskribapena:

Azken urteotan hainbeste irrati zirkuitu integratu azaldu dira merkatuan. Horielako osagaiak eskuragarri edukitzeak aplikazio mota berri bat sortzea aisatu du: kablerik gabeko sentsore sareak. Sistema hauetan, sentsoreak, zirkuitu berean egon beharrean, zirkuitu autonomoetan instalaturik daude. Honela, geografikoki gune zabalean hedaturik dagoen magnitudeak neurtu eta kontrola daitezke, era banatu batean. Hala ere, hemen deskribatu diren sistemak ekonomikoki bideragarriak izateko, nodo bakoitzak oso merkea (bai diseinuan, bai ekoizpean) izan beharko du. Sistema hauen abantailarik garrantzitsuena erredundantzia da: hainbeste sentsore izanda, baten bat apurtu egiten bada, beste batek eure eginbeharra egingo du, lehena konpondu arte.

Dena dela, hainbeste nodoren arteko kooperazioa antolatzeko ez da batere erraza: nodo guztiek hardware eta software bera edukita eta, gainera, hain mugaturik (energia kontsumoan edota kalkulo prozesu ahalmenean) egonda, sare mota hauetan erabiltzen diren protokoloak espezifikoki hain giro berezitan funtzionatzeko diseinatu behar dira. Kasu hauetan, kooperazio prozedura hauek erraz daitezke, non dagoen nodo bakotiza eta nola dagoen sarea antolatuta geografikoki jakiten bada. Hainbeste nodo izanda, ezin da kokaera-informazio hau banan banan eskuz eman, eta sistema automatikoak diseinatu behar dira nodo bakoitzak bere posizioa kalkula dezan, behargin batek sartu barik.

Tesi honetan, nodoen posizioa aurkitzeko algoritmo berri bat proposatzen eta garatzen da. Kokaera kalkulatzeko nodo batetik beste nodo batzuetara dauden distantziak erabiltzen dira. Nodo merkeak izanda, suposatzen da neurketa hauen kalidadea ez dela oso handia izango eta, ondorioz, errore batzuk agertuko direla. Beraz hemen proposatu den algoritmoa kokaerarik onena bilatzen saiatzen da, nodoak neurtu dituen datuetan erroreak daudela jakinda.

Azkenik, algoritmo honek ematen dituen emaitzak aztertzeko, simulazio plataforma bat diseinatu da. Plataforma hori erabiliz, konparatu egin da tesi honetan proposatu den algoritmoa, azken urte hauetan agertu diren beste algoritmo batzuekin, konprobatzeko zer nolako zama inposatzen dion nodoari eta nola jasaten duen azal daiztezkeen distantzia-neurketan agertzen diren erroreak. Gainera, algoritmoa kablerik gabeko nodo batean inplementatu dut, ziurtatzeko funtzionazen duela hain inguru zailatan.