Eduki publikatzailea

Irudi-sekuentziatatik fluxu optikoa ateratzeko prozesamen-ereduak VHDLrekin gauzatzea

Doktoregaia:
Aitzol Zuloaga Izaguirre
Urtea:
2001
Zuzendaria(k):
José Luis Martín González
Deskribapena:

Tesi honetan fluxu optikoaren determinaziorako egitura denbora errealeko irudi sekuentziak erabiliz proposatzen da. Egitura hau FPGA motako gailu logikoak erabiliz egin nahi da eta horretarako egitura hardware deskribapen lenguai bat erabiliz garatu egin da, VHDL hain zuzenean.

Mugimenduaren analisiarekin zerikusia duten ikusmen sistemen gapapenetan fluxu optikoa osagai garrantzitsua da. Bere aplikazioak oso ezberdinak dira eta irudietan agertzen diren objetuen karakterizazio dinamikotik inguruaren ezaugarri hiru dimentsionalak zehazteraino doaz, irudien hobekuntza eta berreraikuntzatik igaroz.

Sistemarekin bilatu egin diren ezaugarri garrantzitsuen artean denbora errealeko prozesamendua eta bereizmen egoki batekin, telebista kamara estandar batekin lortzen diren antzerakoak, daude. Tesi honen garapenerako VHDL bidez egindako erramintak garatu behar izan ziren irudi prozesamendu sistemekin lan egiteko, fluxu optikoa lortzeko erabilitako eredu matematiko batetik sistema hardware bat egiteko metodologia garatzeaz gain.