XSLaren edukia
Bioestratigrafia eta Paleoekologia
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Geologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 35 | 52.5 |
Laborategiko p. | 15 | 22.5 |
Ordenagailuko p. | 5 | 7.5 |
Landa p. | 5 | 7.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Graduko zeharkako gaitasunak eta gaitasun orokorrak
G001. Analisi eta sintesi gaitasuna (maila altua)
G003. Informazioa bilatzeko eta kudeatzeko gaitasuna (maila altua)
G004. Ezagutzak praktikan aplikatzeko gaitasuna (maila ertaina)
G006. Talde lana egiteko gaitasuna (maila ertaina)
G009. Ahozko eta idatzizko komunikazioa bere hizkuntzan (maila altua)
G012. Geologiako terminologia, nomenklatura, hitzarmenak eta unitateak behar bezala erabiltzea (maila altua)
G013. Prozesu geologikoen espazio- eta denbora-ikuspegia lortu eta hauek Planetan dituzten ondorioak (mineralak, arrokak, fosilak, egiturak, erliebeak eta abar) aztertu (maila ertaina)
Gaitasun espezifikoak
MO4GM4.5.
-Fosil talde nagusiak eta haien testuingurua identifikatzea esku langinean eta mikroskopio bidez.
-Bioestratigrafian garrantzitsuak diren talde fosil batzuen identifikazioa eta azterketa.
-Fanerozoikoko biomikrofazie nagusien bereizketa eta ezagutza.
MO4GM4.4.
-Erregistro fosila eta haren inplikazio bioestratigrafikoak eta paleoekologikoak ulertzea.
-Fosilen aplikazio paleoekologiko desberdinak ezagutzea.
MO4.GMA4.8.
-Landa eremuan fosil eta arroka exogeno ohikoenak behatzea eta behatutakoa landa koadernoan jasotzea.
- Landan aztergai diren azaleramenduetako fosil esanguratsuen behaketa, bai arrokak datatzeko zein hauen sorrerarako sedimentua metatu zen uneko interpretazio paleoekologikoak egiteko.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1: Bioestratigrafiaren sarrera. Paleontologia estratigrafikoaren historia: pertsonai garrantzitsuenak. Bioestratigrafiaren kontzeptua. Unitate bioestratigrafikoak eta kronoestratigrafikoak. Biozona mota nagusiak eta beraien erabilpena.
2: Biziaren historia: suntsipenak. Aurrekanbriarreko eboluzioaren gertakizun garrantzitsuenak: Vendiar/Ediacareko erradiazioa. Metazooen eboluzioa eta makroforaminiferoen dibertsifikazioa Paleozoikoan. Mesozoiko eta Zenozoikoaren gertaera interesgarriak. Suntsipenaren kontzeptua.Suntsipen motak. Fanerozoikoaren zehar gertaturiko suntsipen masibo
nagusiak. Suntsipenen zergatiak eta kaltetutako talde nagusiak.
3: Bioestratigrafian gertaeren erabilpena eta beraien erlazioa estratotipoekin. Gertaeren garrantzia eta beraien erlazioa estratotipoekin. Denbora geologikoaren taula eta estai desberdinen arteko errebisioa. GSSP "Global Stratotype Section and Point"-en ezarpena: erabiltzen diren irizpideak. Eusko Kantauri Arroan proposaturiko eta/edo kokatutako estratotipoen gaineko gogoetak.
4: Talde fosil nagusiak bioestratigrafian. Trilobite, Graptolite, Ammonoideo, Foraminifero planktoniko eta makroforaminiferoen ezaugarri morfologiko nagusiak beraien eboluzio eta dibertsifikazio eta/edo suntsipen momentu garrantzitsuenekin erlazionatuta.
5: Biomikrofazieak. Biomikrofazien aplikazioak. Mikroegiturak. Xafla mehean bereizketarako erabiltzen diren identifikazio irizpideak. Talde fosil garrantzitsuenen paleoekologia eta banaketa bioestratigrafikoa. Paleozoikoko biomikrofazieak.
Arkeoziatidoak eta Estromatoporidoak. Briozooak. Brakiopodoak. Ekinodermatuak. Trilobiteak. Ostrakodoak. Fusilinidoak.
6: Mesozoikoko eta Zenozoikoko biomikrofazieak. Mesozoikoko biomikrofazieak. Ingurune pelagikoak: Kalpionelidoak eta Globotrunkanidoak. Plataformako inguruneak. Makroforaminiferoak: Orbitolinidoak, Miolinidoak, Alveolinidoak. Lamelibrankioak, Gastropodoak eta Zefalopodoak. Zenozoikoko biomikrofazieak. Plataforma: nummulitidoak eta Orbitoididoak. Alga kalkareoak. Klorofizeoak (Kodiazeoak eta Dasikladazeoak). Karofitak, bere garrantzia ingurune sedimentario kontinentaletan. Alga errodofizeoak (Koralinazeoak, Melobesiazeoak eta Solenoporazeoak). Elkarte pelagikoak: Globigerinidae. Ornodunen bereizketa xafla mehearen bidez.
7: Paleoekologia. Oinarrizko printzipioak. Metodologia: teoria ekologikoa eta Transferentzia Funtzioen modeloen analisia. Datu baseen lorpena eta tratamendua. Analisi multibarianteak. Aberaztasun indibiduala eta Aniztasun espezifikoa. Ingurumen aldaketaren adierazle biotiko eta biogeokimikoak.
8: Paleozenografia eta paleolimnologia. Egungo eredu ozeanografikoak: Ozeano Atlantikoa eta Artikoa. Ozeanoen dinamika; ur masak eta mikroorganismoen banaketa. Ozeanoko hezi ekologikoak: Termoklina eta gutxieneko oxigeno gunea. Itsas inguruneko adierazle paleobiologikoak. Kretazeo eta Zenozoikoko materialen interpretazio paleozeanografikoa. Paleolimnologia: Gaur eguneko lakuen ereduak eta izakien banaketa. Analisi geokimikoak ostrakodo, gastropodo eta karofitekin. Interes paleohidrologikoa. Neogenoko ikerketa paleolimnologikoen adibideak. Analisi paleoklimatikoak erregistro fosilean oinarrituta. Paleoklimatologia, oinarrizko printzipioak. Klima aldaketaren adierazle biologikoak mila urteko eskalara arte. Aldaketa eustatikoen bioindikatzaileak. Paleoinguruneari buruzko datuen integrazioa.
MetodologiaToggle Navigation
Klase teorikoa: batez ere magistralak.
Lanak: informea eta ikasturtean zehar taldeka egindako lanen aurkezpena.
Laborategiko lana: mikrofosil talde desberdinen ikerketa lupa esteroskopikoarekin eta mikroskopioarekin. Aztertutako taldeen identifikazioa. Interpretazio bioestratigrafiko eta paleoekologikoa.
Landa irtera: irakasgai honetan aztertuko diren laginen testuinguru geologikoaren behaketa. Laborategi praktikak egiteko interesgarriak diren laginen bilketa.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
EBALUAZIO SISTEMA: (Azken ebaluazioaren sistema: EHAA, 2017-03-13, 8.2b Artikulua)
Azterketa idatzia (%80): teoria (%60), praktikak (%20).
Taldeko lana (%15) eta lanaren ahozko aurkezpena ikasturte amaieran (%5).
Evaluazio jarraiari uko egiteko baldintzak (ebaluazio araudiko
8.3 eta 12.2 artikuluak)
"8.3 artikulua: Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak
izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko,
ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu
beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko
epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa
urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa
edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe
luzeagoa ezarri ahal izango da."
"12.2. artikulua: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada
irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara
ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua
bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin
nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino,
gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu
beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari."
Ebaluazio probetan "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa" aplikatuko da.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
BRIGGS, E. G. & CROWTHER, P. R. (eds.) 2001. Palaeobiology II. Blackwell Science. London.
BENTON, M. & HARPER, D. A.,2020. Introduction to Paleobiology and the Fossil Record. Wiley-Blackwell, Oxford, 642 pp.
BOTTJER, D.J. 2016. Paleoecology: Past, Present, and Future. ISBN: 9781118455869. Online ISBN: 9781118455838
FLUGEL, E. 2004, 2010. Microfacies Analysis of Limestones. Springer-Verlag, Berlin.
HAMMER, O., Harper, D. & Ryan, P.D., 2001. PAST: Paleontological Statistics Software Package for Education and Data Analysis. Palaeontologia Electronica, 4 (1), 9 pp. (http://palaeo-electronica.org).
HAQ, B.U. & BOERSMA, A. (Eds.) 1998. Introduction to Marine Micropaleontology. Elsevier, New York, 376 pp.
LIPPS, J. H. (ed.) 1993. Fossil prokaryotes and protists. Blackwell Scientific Publications. Cambridge.
MARTINEZ CHACON, PASCUAL RIVAS (eds.) 2009. Paleontología de Invertebrados. Servicio Publicaciones Universidad Oviedo. 524 pp.
MOLINA, E. (Ed.) 2004. Micropaleontología (2º ed.), Colección Textos Docentes. Prensas Universitarias de Zaragoza. Zaragoza.
WALLISER, O. H. (ed.) 1995. Global events and event stratigraphy in the Phanerozoic. Springer. Berlin.
Gehiago sakontzeko bibliografia
CRONIN, T.M. 1999. Principles of Paleoclimatology. Columbia University Press, New York. 560 pp.
HOROWITZ, A. S. & POTTER, P.E. (1971). Introductory Petrography of Fossils. Springer-Verlag, Berlin, 96 pp.
URIARTE CANTOLLA, A., 2003. Historia del Clima de la Tierra. Servicio Central Publicaciones Gobierno Vasco. 306 pp.
Aldizkariak
Spanish Journal of Palaeontology
Journal of Foraminiferal Research
Journal of Micropalaeontology
Lethaia
Micropaleontology
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
- IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
- URIARTE GOTI, JESUS ANGEL
- CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
- IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
- URIARTE GOTI, JESUS ANGEL
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-3 | 10:30-11:30 | 08:30-09:30 | 09:30-10:30 | ||
5-12 | 08:30-09:30 | ||||
5-13 | 10:30-11:30 | 09:30-10:30 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-12 | 15:00-17:00 | ||||
12-12 | 17:00-18:00 |
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-11 | 15:00-18:00 | ||||
12-12 | 15:00-17:00 |
01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
8-8 | 08:30-11:30 12:00-14:00 |
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-3 | 12:00-13:00 | 10:30-11:30 | 08:30-09:30 | ||
5-12 | 08:30-09:30 | ||||
5-13 | 12:00-13:00 | 10:30-11:30 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-12 | 15:00-17:00 | ||||
12-12 | 17:00-18:00 |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-11 | 15:00-18:00 | ||||
12-12 | 15:00-17:00 |
Irakasleak
31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
8-8 | 08:30-11:30 12:00-14:00 |