Inf_VI_deialdia_Izaskun_Heras_Saria_2024_oinarriak

VI. DEIALDIA, IKASLEEN ETA ENPLEGAGARRITASUNAREN ARLOKO ERREKTOREORDETZARENA, DESGAITASUNARI HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEI BURUZKO ETA MASTER AMAIERAKO LANEN «IZASKUN HERAS PRADO» SARIA IRAGARTZEKOA.

1. DEIALDIAREN HELBURUA ETA EREMUA

1.1. Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak, UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bidez, Izaskun Heras Prado sariaren V. ediziorako deialdia egiten du, desgaitasunari eta hezkuntza premia bereziei buruzko master amaierako lanak (MALak) saritzeko, horrela UPV/EHUko IV. Inklusio Plana (2024-2027) betez, zehazki III. ardatzeko 3.4.- Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea. Saria inklusioa bultzatzeko sortu da, inklusioa eraldaketa ingurunea eraldatzek prozesu bezala ulertuta, pertsona guztien eskubideak eta premiak izan ditzan kontuan, eta hartara gure unibertsitatea guztiontzako tokia izan dadin. Azpimarratu beharra dago helburu nagusia ingurua eraldatzea dela, eta ez pertsonak inguru horretara egokitzea, guztientzako diseinua eta irisgarritasun unibertsala oinarri hartuta.

Sari honen bidez Izaskun Heras Prado izan nahi dugu gogoan: UPV/EHUko ikasle izan zen, eta emakume aparta, aitzindaria desgaitasunak dituzten pertsonen inklusioa lortzeko unibertsitatean. Halaber, sari honekin gogoan hartu nahi ditugu desgaitasunak edo hezkuntza premia bereziak dituzten eta, Izaskun Herasen arrastotik, benetako inklusioaren alde egunero lanean diharduten guztiak.

1.2.- Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira UPV/EHUko master ofizialetako ikasle guztiak, jakintza adar guztietakoak.

2. ESKARIAK AURKEZTEKO ERA ETA EPEA

2.1. Eskariak 2024ko azaroaren 8ra arte aurkeztu ahalko dira.

2.1.1. Lehendabizi, esteka honetan dagoen formularioa bete beharko da:

Formulariorako esteka  

Eskari orriari erantsi beharko zaio lana laburtzen duen eskema bat: justifikazioa, marko teorikoa, helburuak. (Gehienez bi orri).

2.1.2. Bigarrenik, formularioa UPV/EHUko erregistro elektronikoan aurkeztu beharko da (https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico, «jasotzailea» eremuan «Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza» aukeratuta lehenbizi, eta gero «Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua» (U02000325). Identifikazio elektronikorako sistema hauetakoren bat erabili beharko da: Izenperen ziurtagiri digitala, UPV/EHUko langile txartela (Izenpe), NAN elektronikoa, edo Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria (FNMT-CERES). Era berean, eskaria aurkeztu ahal izango da sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan eta, ohiz kanpoko kasuetan, erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan, aurrez aurre. Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurkezten diren eskariak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin, zeinaren bidez onartzen diren gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea UPV/EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa.

2.1.3. Bide telematikoz bidalitako eskariak aurreko paragrafoan adierazitako prozeduraren bidez erregistratu ez badira, AURKEZTU GABEKOTZAT joko dira, eta saritik kanpo geratuko dira.

2.2. Eskaera modu telematikoan bidali ondoren, aurkeztutako lanak, izenburuarekin bakarrik eta egile, tutoretza, gradu edo zentroaren identifikaziorik gabe, posta elektronikoz bidali beharko dira discap@ehu.eus helbidera, honako formatu hauetakoren batean: doc, docx, pdf. Mezuan zein jakintza adarrekoa den adierazi behar da.

2.3 Eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioari zerbait falta bazaio edo akats zuzengarriren bat baldin badauka, eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio falta diren dokumentuak aurkezteko edo akatsa zuzentzeko, eta jakinaraziko zaio hala egin ezean eskaria artxibatu egingo dela bestelako tramiterik gabe.

3. SARIAREN ZENBATEKOA

3.1. Lehen saria iPad air bat  izango da, eta bigarrena 400 euroko bale bat EHUDENDArako.

3.2. Saria emateke geratu ahal izango da, epaimahaiak hala erabakiz gero.

3.3 Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lan irabazlea argitaratu ahal izango du bere web orrian edo prentsan.

4. EPAIMAHAIA

4.1. Epaimahaiak osakide hauek izango ditu: inklusioaren gaian adituak diren hiru irakasle, Ikasleen arloko zuzendaria, Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko kide bat eta masterreko edo doktoregoko ikasle bat, Ikasleen Kontseiluak izendatua.

4.2 Epaimahaiak iritzia eskatu ahal izango die epaimahaitik kanpoko profesional, ikertzaile edo espezialistei.

4.3 Balorazio irizpideak

Lanaren kalitatea eta horren barruan: helburuak behar bezala definituta izatea, datuak zorroztasunez erabiltzea, lana zehaztasunez egitea eta azalpena argia izatea.

Lanaren garrantzia eta originaltasuna, eta honen barruan: gaiaren, ikuspegiaren edo arloaren berritasuna; interesa; ikerketaren etikari dagozkion praktika onak erabiltzea; eta lotura izatea euskal gizartearekin.

Baloratuko da lanak inklusioaren printzipioak aintzat hartzea, eta lana bera inklusioaren ikuspegitik eginda egotea. Era berean, kontuan hartuko da lanak zelako ekarpena egiten dion unibertsitate edo gizarte inklusibo baterako behar diren aldaketen gaineko eztabaidari, edo zelako aukerak dauden lanean proposatutakoa praktikan aplikatzeko.

Halaber, aintzat hartuko da lanak egiten duen proposamenaren eragimen soziala eta irismena unibertsitatean eta gizartean oro har, ingurunearen egokitzapenari ematea lehentasuna eta ez mugatzea kasu partikularretara.

4.4 Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

4.5 Deialdi honetan parte hartzeak berez dakar oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak beren osoan onartzea, eta modu espresoan uko egitea haien kontrako errekurtsoak jartzeari.

5. ERABAKIA

5.1 Deialdiaren ebazpena 2024ko abenduaren 13an argitaratuko da web orrian (www.ehu.eus/discapacidad ).

5.2 Deialdi honetan parte hartzeak berez dakar oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak beren osoan onartzea, eta modu espresoan uko egitea haien kontrako errekurtsoak jartzeari.