siguenos

Gu jarraitu!

Albiste eta Deialdiak

ONCE Fundazioaren Radia beken 5. deialdia

Izena emateko epea uztailaren 24 arte zabalik

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/05


Radia programaren helburua da desgaitasuna duten emakumeak lan-ingurune digitaletan sartzen laguntzea eta prestakuntzarako eta lan-merkatu digitalean sartzeko aukerak eskaintzea.
Izena emateko epea zabalik 2024ko uztailaren 24ra arte.
Nori dago zuzenduta?
Radia programa unibertsitate-titulazioa eta/edo goi-mailako lanbide-heziketa duten emakume desgaituentzat da, baldin eta arlo teknologikoarekin lotutako sektoreetan prestatzeko eta lan egiteko interesa badute.
Zein dira parte hartzeko baldintzak?

  • Emakumea izatea.
  • Ofizialki onartutako gutxienez % 33ko desgaitasuna izatea.
  • Gutxienez unibertsitate-graduko edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa izatea.
  • 2024ko urritik abendura egingo diren masterclassetan zuzenean parte hartzea.
  • Madrilera bidaiatzeko aukera, eskatutako prestakuntza presentziala osatzeko (gehienez lau saio antolatuko dira urtean, eta normalean bi izaten dira). Salbuespenezko hutsegiteak onartuko dira aldez aurretik behar bezala justifikatutako arrazoiengatik.

logo i3

IKD i3 estrategia