Breadcrumb

Asset Publisher

Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia Durangora helduko da urriaren 31n

Azkue Fundazioak eta Xarek Durangoko Udalaren nahiz Eusko
Jaurlaritzaren laguntzaz antolatutako ekimenak euskararen erabilera
sustatu nahi du IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren
esparruan.

Batxilergoko 1go mailako 450 gaztek hartuko dute parte hiru gune
ezberdin, sei proiekturen aurkezpen, bi hitzaldi eta zortzi lantegi
praktiko barnebilduko dituen egitasmoan.

Ikasleekin eta goizez aritzeko pentsatutako Xarejardunaldi hau
Gasteizera eta Donostiara ere iritsiko da datozen asteetan. Iruñean
urriaren 29an egin zuten Sarean Euskaraz izenpean.