IST Ikus-entzunezko jaialdia
Date
30/05/2022, 12:00
Urte pare batez IST/TCA ikasgaiaren jaialdia ospatu ezinik egon ondoren, aurten normaltasunera itzuliko gara. Maiatzaren 30ean, eguerdiko 12:00etan, fakultateko auditorioan lehenengo mailako ikasleek Ikus-entzunezko Sorkuntza Teknikak irakasgaian eginiko lanik onenak aurkezteko.
Proiekzioak amaitu ondoren, adituen epaimahai batek eta bertara gerturatzen diren ikusleek saritua izango den lana aukeratuko dute. Jaialdi hau ezinbesteko hitzordua da gure lehen mailako ikasleek sorturiko lanak ikusteko eta gozatzeko.
Zuen zain gaude!