Asset Publisher

Lehiaketa: Instagramer izan nahi al duzu?

First publication date: 28/09/2020

Instagramer izan nahi al duzu? Sare sozialetan presentzia irabaztea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, lehiaketa berri hau zure interesekoa izango da! Bilboko Udalak instagramer bi, mutil eta neska bat, aukeratuko ditu Bilbao Gazte-ko Instagram kanalaren bidez arduerei, proposamenei eta ekimenei buruzko informazioa zabal dezaten.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18 eta 25 urte bitarteko gaztea izatea
  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Elebiduna izatea. Euskera eta gaztelania

Interesatuek bideo bat bidali beharko dute, asko jota bost minutuko iraupena izango duela. Bertan euren izen-abizenak, jarduna (ikasleak, langileak…), zaletasunak eta aisialdiko jarduerak adieraziko dituzte. Horrez gain, Bilbon hurrengo asteburuan euren plana zein izango den azaldu beharko dute, euskaraz eta gaztelaniaz.

Epea irailaren 24an irekiko da eta urriaren 14an, gaueko 23:59etan, itxi.