Breadcrumb

Asset Publisher

DDRa (Desarmea, Desmobilizazioa eta Bergizartzeratzea) euskal kasuan: bideragarritasuna eta aukera

Ezaguna den bezala, gertu dagoen ETAren desmobilizazioaren perspektiban, Foro Sozial Iraunkorretik desagerpen hau DDR (Desarme, Desmovilización, Reintegración - NBEko estandar integratuek zehazten duten bezala) parametroetan kokatzearen bidegarritasuna eta abagunearen eztabaida bultzatzen ari gara.

Zentsu horretan, Foro Sozial Iraunkorrak (Bakea eta Duintasunarekin lankidetzan) hurrengo Hitzorduan parte-hartzeko gonbidapena luzatzen dizue.  Hitzorduaren izenburua "DDRa (Desarmea, Desmobilizazioa eta Bergizartzeratzea) euskal kasuan: bideragarritasuna eta aukera" izango da eta Kolonbia, Filipinak, Ipar Irlanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoko bake prozesuetako ikasketak hurbiltzeko asmoa izango du.

Foro Sozial Iraunkorreko kidea den Bakea eta Duintasuna Elkarteak antolatutako hitzordu hau, apirilaren 11n (asteazkena) burutuko da 16:30etatik aurrera, Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain Auditorioan (UPV/EHU - Donostia). 


Hitzorduan parte-hartu nahi izanez gero, izena eman behar duzu inskripzioak.forosoziala@gmail.com helbidera zure izen-abizenak bidaliz.