Centro de investigación Lascaray ikergunea
![Irudia](/documents/1312621/0/CIEA-518-221.jpg/c8d727f0-569c-72f9-9600-eff24da13435?t=1632819786186)
![Irudia](/documents/1312621/0/banner_250x141_lascaray_EUS+%281%29.jpg/3431b0c8-76a2-a344-5995-1abecaab895c?t=1632820468878)
Lehenengo argitaratze data: 2016/02/25
Martxoaren 7an, 9an eta 11n MASTER ASTEA 2016 izango da Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko campusetan:
Graduondoko ikasketak egiteko asmoz dauden ikasleek hiru egunetan aukera izango dute UPV/EHUk 2016/17 ikasturtean eskainiko dituen graduondoko ikasketen berri izateko.
Informazio standak egongo dira, baina horiez gain, masterrak aurkezteko saioak ere egingo dira, hartara ikasleek aukera izan dezaten masterrari buruzko zalantzak irakasleekin berekin argitzeko.
Ikasleek bekei, laguntzei edo mugikortasun programei buruzko informazioa ere aurkitu ahal izango dute bertan.