Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
070. Salaketa hutsez ez duzu akats
Salaketa hutsez ez duzu akats:
gaitzesanak sarri ona sarera;
apainago dager Eder susmoaz:
bele bat zeru zohardian hara.
Zarela, bada, on, zuri-seinale
baita gaurko gaitzesaleen beltza.
Har azpijalea lili fin zale,
eta horra zu loreon aratza.
Gainditu dukezu gaztaroaren
segada, salbu zein garaile jorik;
ezin, baina, izan aintza hain gailen
non bekaitz hazkorra daukan muturik.
Susmo beltzezko lausoa alde bat,
oro zure sujet bihotz-jabeak.