Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
103. Ene Musaren emaitzen txiroa!
Ene Musaren emaitzen txiroa!
Hain ere hizpide eder izanik,
biluzik da gaia ederragoa,
ezen ez ene goraipuz jantzirik.
Ez gaitzi ez banaiz idazteko gai!
Beha mirailean: begitarte bat
ene asmamen kamutsari garai,
hitz-motel bainauka jorik malurrak:
ez ote hoben latz, ondu beharrez,
hondatzea sujet aurrez on zena?
Beste xederik ez dut neurtitz hauez,
aitortzea baizik zeurez zarena;
abantailago zeure abantailak
darakuskizkizu zeure mirailak.