Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
081. Nik zure hilartitza idatz, edo
Nik zure hilartitza idatz, edo
zuk iraun ni gorpu ustel natzala,
ezin Balbek zure oroipen oro
eraman, ene aldian bezala.
Neurtitz hauetan betiko bizirik
zaude, nahiz ni munduarentzat hil;
lurpe hotzean arrunt ehortzirik
ni, eta zu begi orotan murgil.
Zure oroitarri ene bertsoan
mundura sortzeko diren begiek;
gaurko arnasadun oro hiltzean
zaren hau dukete ele mihiek.
Biziko zara, lumak ostu betan,
arnasa bizi, giza ahoetan.