Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
056. Maitasun laztan, ekin indar berriz
Maitasun laztan, ekin indar berriz,
ez dadin kamuts hire dastagura,
gaurkoz berdinduxe arren janariz
dakian bihar zorrotzago gara.
Haizena izan; gaur aserik ere,
begi gose zirenok jada kliskez,
ikus bihar berdin, huts egin gabe;
ez hil kar hori soraio egonez.
Hutsarte hau biz ozeanoa non
kide kutun bik, itsasertz banatan,
egun oroz duten biltzen berri on,
laster elkartzeko bozkariotan.
Edo negua, zeinak, larri den ber,
hirutan dakarren uda-poz, esker.