Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
030. Gogoeta isil amultsuen gai
Gogoeta isil amultsuen gai
harturik iragan gauzen oroitza,
minberriturik itzultzen zait deslai
zori galduen galdu behar gaitza.
Hain baitzaizkit blaitzen begi agorrok
lagun Gau luzek eramanengatik;
oinaze-isurle zahar-berriok
huts min hau dute so minon hutsetik.
Hain baitzaizkit min oinaze zaharrok,
kexuz berretuz ditut errendatzen
doluen dolu hain kontu-emanok,
ordaindua baitut berriz ordaintzen.
Artean banaiz zutaz oroit, maite,
galminok, kito, ihes degidate.