Maider Huarte
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Barrio Sarriena z/g,
48940-Bizkaia
E-maila: maider.huartea@ehu.eus
Maider Huarte Ingeles Filologian lizentziatua da (1998, Deustuko Unibertsitatea) eta Euskal hizkuntzalaritza eta filologian doktorea (2007, UPV/EHU). Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) irakasle titularra izan zen 2007tik 2021era bitartean. Ordutik hona, UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika dabil lanean eta irakasle laguntzaile doktorea da gaur egun. Halaber, online eskainitako Bigarren Hezkuntzako Masterrean (UEU-UPV/EHU) eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateko Euskal Ikasketen Masterrean ere (Akitania, Frantzia) parte hartzen du.
Irakaskuntzan eta ikerketan lantzen dituen gaiak lehen eta bigarren hizkuntzaren jabekuntzaren eta didaktikaren ingurukoak dira. Aholkulari pedagogiko gisa ere lan handia egin du EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan.