Hizkuntzak:

Sorrera

Euskal Herriko Hezkuntzaren Historiarako Dokumentazio Gune bat bada eta, handik dator, hain zuzen, web gune hau. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailean zegoen arestian aipatutako dokumentazio zentro hori. Une honetan Carlos Santamaria Zentroan (Gipuzkoako Campusa) dago.

Gune horretan dokumentazio bilduma zabala gordetzen da; 1980ko hamarkadan hasi zen agiri horiek guztiak biltzen sustatzaile nagusietako bat, Pauli Davila, Hezkuntzaren Historiako Katedraduna eta Garaian taldeko ikertzaile nagusia. Hark sailkatu zuen Sailean burututako proiektu eta ikerketetatik jasotako dokumentazio guztia. Gero, dokumentazio eta bibliografia material horrekin datu base bat diseinatu eta ezarri zen: “Euskodoc” izendatu zen bere garaian. Bildutako funtsak bilatzea eta berreskuratzea errazten zuen datu base horrek.

Gaur egun, Euskal Herriko hezkuntzaren historiari buruzko zentroak dokumentazio bolumen nabarmena biltzen du, baita bibliografia funtsak, fototeka, legedia, testu liburuak eta ikus-entzunezko hainbat material ere. Gaurkotze lanak etengabe egiten dira.

 

 

 

EHU
Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco
Hezkuntzan Azterketa Historiko eta Konparatuetarako Taldea - Garaian
Grupo de Estudios Históricos y Comparados en Educación - Garaian
Centro Carlos Santamaria Zentroa

Elhuyar Plaza, 2 · 20018 Donostia T.: 943 018 890
EHU-Garaian