Datu Baseak
Hainbat artxibotatik dator dokumentazioa: Euskal Herriko lurralde historikoetako eta herrietako artxiboetatik, Estatuko Administrazioaren Artxibo Orokorretik, Valladolideko Unibertsitateko Artxibotik, Artxibo Historiko Nazionaletik eta abar. Horiez gain, hainbat ikastetxetatik etorritako funtsak ere badira: Bigarren Hezkuntzako Institutuetatik, Eskola Normaletatik, Arte eta Lanbide Eskoletatik, eskola pribatuetatik eta dohaintza pribatuetatik etorritako funtsak, hain zuzen.
Memoria digital honek hainbat datu basetara sartzea ahalbidetzen du. Datu base horien kontsultak eskema berari jarraitzen dio:
- DOKUMENTUAK: lehen mailako iturrietatik datorren dokumentazioa aurkitu ahal da bertan. Dokumentuak dira, oraingoz Web orriaren oinarria. Atal honetan Euskal Herriko Hezkuntzarekin zer ikusi duten 3.000 dokumenu sailkatuta aurkitzen dira, hoietako batzu pdf formatoan eskaneautirk. Dokumentazio Gunean gaiarekin zerikusi duten 5.000 dokumentutik gora ditugu, hauek databasean sartzen joango gara.
- BIBLIOGRAFIA: Euskal Herriko Hezkuntzaren historiari buruzko bigarren mailako erreferentziak. Dokumentiazio Gunean gaiarekin zerikusi zuzena duten 2.000 baino gehiago liburu zein artikulu dauzkagu.
- MEDIATEKA: Argazkiz eta bideoz osatutako atala da. Euskal Herriko eskolen eta eskolako eszenen argazkiak azaltzen dira, baita ikasle izandakoen iritziak bideoz grabatuta. Eskertu behar dizkiogu Euskal Herriko Ahotsak, Bihardugu Euskara Elkarteari, emandako erraztasunak, bideo hauetako gehienak Ahotsak.com gunean baitaude.
- TESTU-LIBURUAK. Atal honetan eskoletan erabilitako testu-liburuak euskaraz zein gaztelaniaz, gehien bat, XX. mendearen hasieratik gaurdaino.
OHARRAK: Bilatzeko sistema berbera da datu base guztietan. Kontsultak egin baino lehen, komeni da LAGUNTZARAKO MENUA begiratzea. Pdf formatoan ez dauden dokumentuak Dokumentazio Gunearen egoitzan kontsultagai daude.