Euzko Irakastola Nagusia 1936
Euskal Herriko Uniberstitatea Universidad Vasca/Euzko Irakastola Nagusia sortzeko ibili behar izan den bidean izandako gertaera historiko garrantzitsuenak gogoratzeko UPV/EHUko hiru campusetan ikusi ahal izango den erakusketa ibiltaria antolatu du:
- Bizkaiko Campusa: azaroaren 23tik abenduaren 9ra Bizkaia Aretoan (astelehenetik ostiralera 8.30etatik 19.30etara, jai egunetan izan ezik) eta abenduaren 12tik urtarrilaren 27ra UPV/EHUko Leioako Liburutegi Nagusiko lehenengo solairuan.
- Gipuzkoako campusa: otsailaren 1etik 29ra Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi gelan.
- Arabako campusean: martxoaren 1etik 30era Elurretako Gelategian.
Eta baita ere hitzaldiak antolatu ditu:
Azaroak 24, osteguna. 18.00etan Bilboko Bizkaia Aretoan (Oteiza aretoan). Hitzaldiak euskaraz:
- Mikel Aizpuru (UPV/EHUko Garaiko Historia Saileko zuzendaria eta erakusketaren komisarioa): “Euzko Irakastola Nagusia. Amets baten historia”.
- Jesus Mari Makazaga (UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria): “Jose Zinkunegiren sendakintz-euzkera-ren oinordeko gara”.
Azaroak 30, asteazkena. 18.00etan Bilboko Bizkaia Aretoan (Oteiza aretoan). Hitzaldiak gaztelaniaz:
- Lucía Lahoz (Salamancako Unibertsitatea): “Ángel Apraiz: gestor de un sueño”.
- Anton Erkoreka (UPV/EHUko Medikuntza Historiaren Euskal Museoa): “La Facultad de Medicina de la Universidad Vasca de 1936-1937”.
Otsailak 1, asteazkena. 18.00etan Donostiako Carlos Santamaría Zentroan. Hitzaldiak gaztelaniaz eta euskaraz:
- Pauli Dávila (UPV/EHU, Hezkuntzaren Historiako Katedraduna): “La Universidad Vasca, la facultad de medicina y la escuela de enfermería 1936-37”
- Jesus Mari Makazaga (UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria): “Jose Zinkunegiren sendakintz-euzkera-ren oinordeko gara”.
Martxoak 1, osteguna. 18.00etan Gasteizko Elurretako Gelategian. Hitzaldiak gaztelaniaz eta euskaraz:
- Mikel Aizpuru (UPV/EHUko Garaiko Historia Saileko zuzendaria eta erakusketaren komisarioa): “Universidad Vasca - Euzko Irakastola Nagusia. Historia de un sueño”.
- Jesus Mari Makazaga (UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria): “Jose Zinkunegiren sendakintz-euzkera-ren oinordeko gara”.
Informazio gehiago