Datu baseak
Laguntza
Interesa duenak hainbat eremuren arabera kontsultatu ahal izango du datu
basea. Horretarako aukera emango du aurkezten dugun web gunearen diseinuak:
- Gai nagusiak: Bost eremu nagusi biltzen dira
bertan: haurtzaroa, alfabetizazioa, Hezkuntza Erakundeak, Hezkuntza Politika
eta Pentsamendu pedagogikoa. Dokumentazio guztiak du deskriptore hau;
beraz, hala nahi izanez gero, eremu hauetako baten inguruan dagoen dokumentazio
guztia ezagutu liteke, baita dokumentu horien artean egon litezkeen harremanak
ere.
- Bigarren mailako gaiak: Katalogazio indize bat da; dokumentuaren
beraren gaiarekin zerikusia duten deskriptore zerrenda zabala jasotzen
da indize horretan. Deskriptore horietako gehienek gai nagusiekin lotura
dute. Oro har, dokumentu bakoitzak elkarrekin harremana duten hiru deskriptore
baino gehiago izaten ditu; dokumentuan zer-nolako edukiak jasotzen diren
erakusten dute deskriptore horiek. Gai nagusietara mugatutako tesaurus
bat da; dokumentu baten indizea egiterakoan erabili daitezkeen maila
gehienak biltzen saiatzen den tesaurusa. Aldian behin, tesaurus horren barne-ebaluazioa
egiten da. Nolanahi ere, badago aukera bilaketa “testu librea”-ren
bidez egiteko; hala, datu basearen indizean jasotako laburpenaren bidez
berreskuratu liteke dokumentua, tesaurusean jaso gabe dauden hitzak erabilita
ere.
- Lurraldeak: Indizea egina duten dokumentu guztiek nahitaez
hiru datu eduki behar dituzte haiek bilatzeko: bat lurraldea da, bestea
dokumentuaren data, eta, hirugarrena, dokumentu horren jatorrizkoa zein
Artxibotan dagoen. Eremu honetan Euskal Herriko lurralde historikoak
jasotzen dira.
- Artxiboa: Eremu honetara sartzeko, zerrenda bat zabaldu
beharko da; dokumentazioa bildu izan den artxibo guztiak agertuko dira
zerrenda horretan. Litekeena da erabiltzaileak datu hau ez ezagutzea, baina,
edozein modutan, erabiltzaile askorentzat interesgarria ere izan liteke
jakitea zenbat dokumentu dauden indizean, kontsultatutako artxibo horietatik
etorritako zenbat dokumentu, alegia.
- Data: Zenbakien eremu bat
da. Urte jakinen arabera edo urte batetik besterako epeen arabera iritsi
liteke dokumentaziora. Bigarren aukera horretan, hasierako urte bat eta
amaierako urte bat zehaztu beharko dira bilaketa egiteko.
- Dokumentuaren
eskuragarritasuna sarean: Eremu honek erakutsiko du erabiltzaileak bilatutako
dokumentuak zerbitzarian bertan eskaneatuta eta eskueran dauden. Gerta
liteke dokumentu asko eskaneatuta egotea, baina gero, datu basea jasotzen
duen zerbitzarian denen eskuragarri ez izatea. Dokumentua sarean egonez
gero, zuzenean sartu ahal izango du erabiltzaileak.
- Bilaketaren
ordena: Sistema informatikoak dokumentazioa zein eremuren arabera ordenatzea
nahi duen aukeratu ahal izango du erabiltzaileak. Horretarako, aurrez deskribatutako
eremuen arabera jokatu beharko du.
Erabiltzaileak kontsulta egiteko nahi dituen eremuak betetakoan, sistemak,
zerrenda bat osatu eta pantailan erakutsiko du. Aurrez aipatutako datu horiek
guztiak azalduko dira dokumentu bakoitzean. Eta sarearen bidez zerbitzuaren
kudeatzaileei eskaera egiteko aukera izango du, dokumentu horien kopia lortu
ahal izateko.