Aurkezpena
XII. Zientzia, Teknologia eta Generoko Iberoamerikar Biltzarra Euskal Autonomia Erkidegoan egingo da Bilbon, gure hiria berrikuntza, aldaketa eta etorkizunaren erakusgarria baita bereziki. Topaketa honetan, pertsonek zientzia eta teknologia feminismoan oinarrituz aztertzeko konpromisoa hartzen dute, eta heldutasun handia hartzera iritsi da, eta nahiko genuke hori izatea haren identitate ikurra; izan ere, dagoeneko hogei urtetik gora daramagu honetan, kezkatuta baikaude emakumeek zientzia eta teknologiarekin bat egitean aurkitzen dutenagatik eta aurkitu behar ez luketenagatik, eta horretara argia ekarri nahirik.
1996an hasi ginen Madrilen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko gizon-emakume arduratuen, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren eta Emakumearen Institutuaren babesaz. Akuilu bat izan zen, lehen kontaktu bat, niri gertatzen zaidana beste emakume eta gizon batzuei ere gertatzen zaiela ohartzea. 1998an jarraitu zuen, Buenos Airesen, eta hitzartu genuen aurrerantzean Iberoamerikaren eremuko herrialde batean hura bi urtean behin egitea. 2000. urtean, Panaman elkartu ginen, eta 2002an, berriz, Madrilera itzuli, hazita ordurako eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSICeko) Filosofia Institutuaren ahaleginak hauspotuta. Mexikon izan zuen segida 2004an, eta Zaragozan 2006an, Habanan 2008an, eta Curitiba Brasilen 2010ean. Bi urtean behin egiteko konpromisoari zintzo, biltzarra diziplinarteko giroan garatu zen, baina inoiz ere ahaztu gabe haren muina zientzia, teknologia eta, neutraltasun azalkeria batez, bigarren mailan datzan sexu masa kritiko hori dela. 2012ko neguan, Sevillak eman zion ostatu topaketari; 2014an Paraguayra bidaiatu genuen, eta 2016an, berriz, Costa Ricara.
Zientzia, Teknologia eta Generoko Iberoamerikar Biltzarra egin dugun 22 urte honetan, aldatu egin dira gizakien arteko harreman formak. Botere elkarrekintzei eta jokabideen manipulazioari erreparatuz, une honetako jaiera oso desberdina da 1996ren aldean: une horretan, Zientzia eta Teknologiari buruz genero arazoa sentitu eta pentsatzen zuten indarrak bildu ziren.
Oraingoan, 2018ko Bilbon, gogo berritzaile batez helduko diogu orduko topaketari, teknika-zientzia munduko feminismoaren indar bizi errealen zein birtualen aldaketei arreta jarriz. Etengabeko aldaketan gaudelako ilusioa eta segurtasuna baitugu, jakin badakigulako ezin garela iraganeko ideietan goxo geratu eta etorkizuna emakumezko gazte eta haurrena dela, eta haiek desparekotasuna bidegabea dela ohartuta lan egin eta biziko dira. Biltzar honek aire freskoa ekarri nahi du gure auto-estimuaren berrikuntza prozesuan, eta auto-estimua ezin bestekoa da ikasketa tekniko edo zientifikoetara sartzeko, baita bizitzako bidaian ere, argi eta garbi abusu eta esplotazio arrazoiek bultzatuta zakartu egiten duten moldeak eta kontzeptuak hautsiz. Berrikuntza hori beharrezkoa da bidegabekeria zahar asko nabarmen gera daitezen eta, beraz, horiei buruz ohartu gaitezen, izena izan dezaten, baita konponbidea ere. Desparekotasun sorta horrek guztiak eratu ditu zientzia, ingeniaritza, osasuna, dibulgazioa, historia, soziologia, artea, ikerketa eta garapena.
Horiek izango dira topaketa horren ardatzak Bilbon udako egunetan 2018ko uztaileko 18, 19 eta 20an:
- Genero ikuspegia osasuneko praxian, interbentzioan eta ikerketan.
- Ingeniaritza eta teknologia.
- STEAM diziplinak: ibilbide akademiko-profesionaletako eragina.
- Teknika-zientziako ezagutzaren eraikuntza.
- Zientzia eta teknologiaren dibulgazioa eta zabalkundea: diskurtso hegemonikoak auzitan.
- Zientziak: ikerketa, jasangarritasuna eta garapena.