Praktiken, Preskuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko Zuzendaritza
Praktiken, Prestakuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko Zuzendaritzak UPV/EHUko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna bultzatu nahi du eta lan-merkatuan sartzea erraztu. Horretarako:
-
Kanpoko praktika akademikoak egiteko Beken programak kudeatzen dira. Praktika horiek nazioko eta nazioarteko erakunde laguntzaileetan (publikoak, pribatuak eta gizarte-erakundeak) egiten dira prestakuntza-proiektuetan zehaztutako titulazioen zeharkako gaitasunak eta gaitasun espezifikoak garatuz.
-
Eskoletako eta fakultateetako praktika-programen arduradunei kanpoko praktikak kudeatzen eta garatzen laguntzen zaie.
-
UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunen Katalogoan definitutako gaitasunei buruzko prestakuntza osagarriko ikastaroak diseinatu eta eskaintzen dira.
-
Enplegurako baliabideei buruzko prestakuntza eta orientazio indibidualizatua eta pertsonalizatua ematen die azken ikasturteetako ikasleei eta tituludunei.
-
Ikasle ohien arteko loturak sustatzen eta mantentzen ditu, elkarrenganako babesa eskainiz eta prestakuntza-jarduerak eta lanbide-esperientziak partekatuz.
Aipatutako ekintzen garapena honako zerbitzu hauen bidez kudeatzen da: kanpoko praktikak, enplegu-guneak, zeharkako gaitasunen prestakuntza eta EHUalumni.