competencias

Eskumenak

(EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko dena):

Honako gai hauek hartzen ditu arlo honek:

  1. Ikasleak eta enplegua:
    • Unibertsitatera sartu aurreko orientazioa. UPV/EHUren inguruko proiekzio eta informazioa; ikasleen erakartzea eta, matrikulazio-fasean diren ikasleei laguntza eta orientazioa eskaintzea.
    • Ikasleei unibertsitatean diren bitartean laguntza eta orientazioa eskaintzea (ikastaroak, bekak, jarduerak...).
    • Lan-mundura sartzeko ikasleei prestakuntza ematea, bai eta lan-mundurako trantsizio-aldian informazioa eta orientabidea ematea, campuska eta politika orokorrari jarraituz.
    • Premia bereziak dituzten ikasleen ikasketa-premiez arduratzea eta erantzuna ematea.
    • Unibertsitateko kideei laguntza psikologikoa ematea Psikologia Aplikatua zerbitzuaren bidez.
    • Ikasle ohien elkarteekiko harremanak: kanpoari begirako jarduerak sendotu eta zabaltzea.
    • Ikasleen kontseiluek sustatutako jarduerak antolatzeko eta egiteko laguntza ematea.
    • UPV/EHUko ikasleen elkarteekin harremanetan izatea.
    • UPV/EHUko gobernu-organoetan ikasleek duten partaidetzaren jarraipena egitea.
    • Minusbaliotasunik duten unibertsitateko kideentzako harrera eta hauen premiak asebetetzea.